Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2023ko martxoaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOA
1515

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 20koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariarena, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko lanpostu batzuetan merezimenduen balorazioko lehiaketa publiko bidez enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuaren barruan Balorazio Batzordearen osaera argitaratzen duena.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariaren 2022ko abenduaren 26ko Ebazpenaren bidez lanpostu batzuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuaren deialdia egin zen, eta prozesu hori arautzeko oinarriak onartu ziren.

Aipatutako oinarrien 5. atalean Balorazio Batzordea arautzen da; horren arabera, deialdia argitaratu ondoren izendatuko da, eta, nolanahi ere, jarduerak hasi aurretik.

Deialdiko oinarrien 5.1.3 paragrafoan ezarrita dagoenaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoko lanpostu batzuetan merezimenduen balorazioko lehiaketa publiko bidez enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuaren barruan Balorazio Batzordearen osaera argitaratzea. Balorazio Batzordeko kideak izango dira honako hauek:

Batzordeburu titularra: Montserrat Auzmendi del Solar, Eusko Legebiltzarreko letradua eta DBEBko Kontseilu Aholku-emaileko kidea.

Ordezko batzordeburua: Iñaki Esparza Leibar, UPV-EHUko irakaslea eta DBEBko Kontseilu Aholku-emaileko kidea.

Batzordekide titularra: Juana María Vegas Fernández, DBEBko letradua.

Ordezko batzordekidea: Román Intxaurtieta Madariaga, DBEBko letradua.

Batzordekide titularra: Juan Carlos Barredo Salazar, DBEBko informatikako auditorea.

Ordezko batzordekidea: Gregorio Pérez García de Amézaga, DBEBko informatikako auditorea.

Batzordekide titularra: Valeriano Sancho Zárraga, DBEBko administrazioaren eta giza baliabideen kudeatzailea.

Ordezko batzordekidea: Nerea Lasagabaster Galdós. DBEBko administrari orokorra.

Idazkari titularra: Ana María Aperribai Ulacia, DBEBko aholkularitza juridikoko arduraduna.

Ordezko idazkaria: Ana Arcocha Azcue, Arartekoko letradua.

Bigarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean aurkez dezakete administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzeko uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 20a.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria,

MARGARITA URÍA ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala