Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2023ko martxoaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1477

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 15ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez eratzen baita Euskadiko Eskualdeko Jarraipen Batzordea, 2023-2027ko epealdiko NPEaren Plan Estrategikoaren esparruan.

2023-2027ko aldirako NPEaren plan estrategikoen esparruan (NPEPE), 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2115 Erregelamenduak jarraipen-batzordeari buruzko oinarriak ezartzen ditu 124. artikuluan. Erregelamendu horrek Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) esparruan Batasuneko estatuek egin behar dituzten plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezartzen ditu –Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatzen da laguntza hori–, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak indargabetzen ditu.

Aipatutako 124. artikuluaren 5. apartatuan adierazten denez, NPEPEaren elementuak eskualde-mailan ezartzen direnean, eskualdeko jarraipen-batzordeak sortu ahal izango dira, eskualde-elementuen aplikazioa gainbegiratzeko eta NPEPEaren Jarraipen Batzorde Nazionalari horri buruzko informazioa emateko.

Era berean, abenduaren 27ko 1046/2022 Errege Dekretuak, zeinak NPBPEaren gobernantza arautzen baitu Espainian, 5.6 artikuluan aurreikusten du eskualdeko kudeaketa-agintaritzek eratuko dituztela eskualdeko jarraipen-batzordeak, beren autonomia-erkidegoak ezarritako eskualde-elementuen aplikazioa gainbegiratzeko eta Jarraipen Batzorde Nazionalari horri buruzko informazioa emateko.

2022ko abuztuaren 31n Espainiako Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027ko Plan Estrategikoa (NPEPE) onartu zen; NPBPE horren esparruan Euskadiko Eskualdeko Jarraipen Batzordea sortzeko betebeharra betez, NPEPEaren Euskadiko eskualdeko kudeaketa-agintaritzaren arduradun gisa jardunez, eta Administrazioko zein gizarte zibileko hainbat erakunderi gonbidapenak egin ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2023-2027ko NPEaren Plan Estrategikorako Euskadiko Eskualdeko Jarraipen Batzordea eratzea, kide hauekin:

1.– Batzordeburutza: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzako arduraduna, NPEPEaren Euskadiko eskualdeko kudeaketa-agintaritza den aldetik; batzordeburuaren eginkizunak beteko ditu.

2.– Idazkaritza: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria; Jarraipen Batzordeko idazkari teknikoaren funtzioak beteko ditu.

3.– Erakundeetako ordezkariak: organismo eta elkarte hauetako ordezkari bana:

a) Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza.

b) Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza.

c) Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza.

d) Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Berdintasun Unitatea.

e) Arabako Foru Aldundia.

f) Bizkaiko Foru Aldundia.

g) Gipuzkoako Foru Aldundia.

h) EUDEL, Euskadiko Udalen Elkartea.

i) Emakumearen Euskal Erakundea, Emakunde, berdintasunaren alorreko organismo arduradun gisa.

j) FEMPA programarako Euskal Autonomia Erkidegoko bitarteko organismoa.

k) EGEF programarako Euskal Autonomia Erkidegoko bitarteko organismoa.

l) EGF programarako Euskal Autonomia Erkidegoko bitarteko organismoa.

4.– Eragile ekonomiko eta sozialak eta bestelako eragileak. Elkarte hauetako ordezkari bana:

a) UAGA (nekazal sindikatoa).

b) EHNE (nekazal sindikatoa).

c) ENBA (nekazal sindikatoa).

d) KONFEKOOP, Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Federazioa.

e) BASQUE FOOD CLUSTER, Euskadiko Elikadura Klusterra.

f) ENEEK-EKOLURRA, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua.

g) BASKEGUR, Euskadiko Egurraren Elkartea.

h) Munduko Landa Foroa.

i) HAZI Fundazioa.

j) LURSAIL (Euskadiko kudeaketa zentroen sarea).

k) NEIKER, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea.

l) MENEKO, Euskadiko Landa Garapeneko Elkarteen Federazioa.

m) LEADER Tokiko ekintzarako taldeak.

5.– Gizarte zibileko ordezkariak. Elkarte hauetako ordezkari bana:

a) Gipuzkoako landa-eremuko emakumeen elkarteak.

i.– HITZEZ.

b) Bizkaiko landa-eremuko emakumeen elkarteak. Urtez urteko txandakatze-sistema, elkarte hauen artean:

i.– LANDA XXI.

ii.– GAITTUN.

c) Arabako landa eremuko emakumeen elkarteak. Urtez urteko txandakatze-sistema, elkarte hauen artean.

i.– Arabako landa eremuko emakumeen sarea.

ii.– Gure Soroa.

6.– Konsultarako kideak. Erakunde hauetako ordezkari bana:

a) Europako Batzordea.

b) Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Programazio eta Koordinaziorako Zuzendariordetza Nagusia.

Bigarrena.– Era berean, Batzordea indarrean dagoen bitartean, haren bilkuretan parte hartzeko gonbita egin ahal izango zaie gizarte zibileko beste antolakunde batzuetako ordezkariei, bai eta euskal administrazio publikoetako eta haiei lotutako organismoetako ordezkariei eta NPEPEaren jarraipena, kudeaketa eta ebaluazioa egiten laguntzen duten kanpoko entitateei ere.

Hirugarrena.– Batzordean ordezkatuta dauden eta 1. eta 2. apartatuetan adierazi diren erakunde eta antolakundeek titular bat eta ordezko bat izendatu beharko dituzte. Titularra ez badago edo gaixorik badago, eta, oro har, justifikatutako arrazoiren bat badago, ordezkoek ordeztuko dituzte kide titularrak. Jarraipen Batzordean gizonek eta emakumeek berdintasunez parte hartzea sustatuko dute erakunde eta antolakunde horiek.

Laugarrena.– Jarraipen Batzordeak barne-araudian xedatutakoa bete beharko du; Batzordearen lehenengo bilkuran onartu beharko da barne-araudia.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 15a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.


Azterketa dokumentala