Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2023ko martxoaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1393

IRAGARKIA, entzunaldi-izapidearen jakinarazpenari buruzkoa.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu eta ez denez lortu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, argitaratzen da ezen, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 165. artikuluko 4. apartatuan eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 82. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, aipatutako emakida-eskubidea azkentzeko espedienteen berri ematen dela. Emakida-eskubidearen ezaugarriak iragarki honen eranskinean zehazten dira.

Espedienteak Uraren Euskal Agentziaren Bulegoan ikusi ahal izango dira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hamabost egun balioduneko epean. Epe horretan egoki irizten diren dokumentu eta egiaztapenak alegatu ahal izango dira. Helbidea: Gamarrako atea 1.A, 11. solairua, 01013 Vitoria-Gasteiz.

Adierazitako jakinarazpena argitaratzen da, haren berri izan dezaten herritar guztiek, bai eta iragarki honek eranskinean aipatutako interesdunek ere, zeinentzat banakako jakinarazpen gisa balioko baitu.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 1a.

Jabari Publikoaren Kudeaketako zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala