Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EBAZPENA, 2023ko martxoaren 6koa, Mondragon Unibertsitateko errektorearena, Negozio Inteligentziarako Datuen Analisian / Business Analytics Unibertsitate Masterraren ikasketa plana argitaratzeko dena.
Ikasketa-planak Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena lortu duenez, aurretik Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren aldeko txostena eta Euskal Autonomia Erkidegoaren baimena eskuratuta, eta 2022ko urriak 18ko Ministro-kontseiluaren erabakiz tituluaren izaera ofiziala finkatuta dagoenez (2022ko urriaren 28ko BOEn argitaratutako erabakia), Errektoretza honek, Unibertsitateen 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluarekin bat, 4/2007 Lege Organikoaren idazketaren arabera, Mondragon Unibertsitatearen 2023ko martxoaren 6koa, Mondragon Unibertsitateko errektorearena, Negozio Inteligentziarako Datuen Analisian / Business Analytics Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzea ebatzi du.
Arrasate, 2023ko martxoaren 6a.
Errektorea,
VICENTE ATXA URIBE.