Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EBAZPENA, 2023ko martxoaren 8koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, 15/2023 prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea xedatu eta interesaturik egon daitezkeenak epatzen dituena.
15/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea –prozedura laburtua– bidaltzeko agindu du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak. Errekurtso hori María Begoña Gil Zabala andreak aurkeztu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko eskala Juridikoan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan eta Administrazioko Goi-mailako Kidegoko Administrazioko eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezian ez onartzearen aurka.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluak xedatzen duenarekin bat, hau
1. artikulua.– Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak eskatutako administrazio-espedientea bidaltzea.
2. artikulua.– Aipatutako espedientean interesdun izan daitezkeenak epatzea, bederatzi eguneko epean ager daitezen Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira, 15/2023 prozedura laburtuan alderdi modura aurkezteko aukera izan dezaten.
3. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 8a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.