Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2023ko martxoaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

LEHENDAKARITZA
1358

HUTS-ZUZENKETA, lege honena: 14/2022 Legea, abenduaren 22koa, Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemarena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak ezartzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Era horretako hutsak aurkitu dira Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legean. Lege hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2022ko abenduaren 29an argitaratu zen (248. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

78. artikuluan, 2022/5728 (93/55) orrialdean,

Hau dio:

«5.– Eskaera-eredu normalizatuak hizkera argian idatzita egongo dira, EAEko bi hizkuntza ofizialetan, eta sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen irisgarritasunari buruzko araudian aurreikusitako irisgarritasun-betekizunak beteko dituzte.»

Baina hau esan behar du:

«5.– Eskaera-eredu normalizatuak hizkera argian idatzita egongo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan, eta sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen irisgarritasunari buruzko araudian aurreikusitako irisgarritasun-betekizunak beteko dituzte.»

Azken xedapenetako hirugarrenean, 1.f) atalean, 2022/5728 (93/93) orrialdean,

Hau dio:

«f) 78.2 artikuluan aipatzen diren eskabide-eredu normalizatuen edukia onartzea eta zehaztea.»

Baina hau esan behar du:

«f) 78.3 artikuluan aipatzen diren eskabide-eredu normalizatuen edukia onartzea eta zehaztea.»


Azterketa dokumentala