Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2023ko martxoaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1315

AGINDUA, 2023ko martxoaren 3koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira honako agindu honetan egindako hutsak: Agindua, 2022ko azaroaren 16koa, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio 92 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedurari, Vitoria-Gasteiz udalerrian, Lakuabizkarra eremuan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo zeharka aldatzen bada.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2022ko azaroaren 16ko Aginduaren bidez, hasiera eman zitzaion 92 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedurari Vitoria-Gasteizko udalerrian, Lakuabizkarra eremuan. Agindu hori 2022ko azaroaren 28an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (227. zenbakiko EHAA), eta bertan hutsak atzeman dira hirugarren aurrekarian; izan ere, egokitutako etxebizitzen logela kopurua ez da zuzena. Gauzak horrela, aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatu behar zaie.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindu honen hirugarren aurrekaria zuzentzea: Agindua, 2022ko azaroaren 16koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio 92 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedurari, Vitoria-Gasteiz udalerrian, Lakuabizkarra eremuan. Aurrekari hori honela zuzendu behar da:

hau dio:

«92 zuzkidura-bizitoki horietako 2 mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonentzat egokituta dago, logela bakarrekoak dira eta 55,36 m2-ko azalera dute.»

baina hau esan behar du:

«92 zuzkidura-bizitoki horietako 2 mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonentzat egokituta daude, bi logelakoak dira eta 55,36 m2-ko azalera dute.»

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 3a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala