Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2023ko martxoaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1302

IRAGARKIA, Funtzio Publikoko zuzendariaren 2023ko martxoaren 1eko Ebazpenari buruzkoa, zeinaren bidez ebazten baita 35/2023 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea (JPL atala) Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salara igortzea, eta interesdun izan daitezkeenak epatzen baitira aipatutako salan ager daitezen.

Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du (35/2023 prozedura arrunta; JPL atala) 2022ko azaroaren 15eko Erabakiaren kontra, zeinaren bidez partzialki baietsi baitzen maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa (61/2022 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostu-zerrendak onartzen dituena).

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salak jatorrizko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Beraz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, prozedura horretan interesdun izan daitezkeen pertsona guztiak epatzen dira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epean prozeduran ager daitezen, egoki iritziz gero, beren interes legitimoen alde egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 1a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala