Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2023ko martxoaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1296

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 24koa, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena, zeinaren bidez aitortzen baitira 2022-2024 aldian Euskadin adikzioen arloan egindako jardunbide onenak.

Urtarrilaren 21eko 5/2020 Dekretuaren bidez (2020ko urtarrilaren 29ko EHAA) arautzen da adikzioen arloko jardunbide egokien eta ibilbide profesionalaren aitortzak sortzea eta zehaztea.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren 2022ko uztailaren 12ko Ebazpenaren bidez (2022ko irailaren 12ko EHAA), 2022-2024 aldian Euskadin adikzioen arloan egindako jardunbide onenak aitortzeko deialdia egin zen.

Seigarren oinarrian ezarritakoaren arabera osatutako epaimahaia bildu zen, eta 2022ko uztailaren 12ko Ebazpenaren zazpigarren oinarrian ezarritako esleipen-irizpideak aintzat hartuta, deliberatu ondoren, epai arrazoitua eman zuen.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aitorpena esleitzea.

Telmo Lazkano Muga jaunari 2022-2024 aldirako Euskadiko adikzioen arloko praktikarik onena aitortzea. «No phone challenge» proiektuagatik, ikasleen artean telefono mugikorraren eta plataforma digitalen gehiegizko erabilera prebenitzeko. Hala ulertzen du aho batez epaimahaiak.

Bigarrena.– Aipamen espezifiko bat esleitzea.

Ekintza Aluviz elkarteari «La prevención escolar del abuso del juego de apuestas ¿Las apuestas tienen truco?» proiektuagatik.

Hirugarrena.– Aitorpena argitaratzea.

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren Adikzioen webgunean argitaratzeko agintzea, eta pertsona eta erakunde interesdunei jakinaraztea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 24a.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,

ITZIAR LARIZGOITIA JAUREGUI.


Azterketa dokumentala