Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2023ko martxoaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
1289

AGINDUA, 2023ko martxoaren 6koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzan Goi-kargudunaren Idazkari lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osasuneko sailburuaren 2023ko urtarrilaren 25eko Aginduak –sail honetako lanpostu huts bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa egiten duena– laugarren oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Bete gabe uzten da goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Osasun Saileko Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzakoa, 520010 zenbakiko kodea, 192. dotazioa.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 6a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala