Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2023ko martxoaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1231

IRAGARKIA, 359/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena.

Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 3. Epaitegian, ELA-STV sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du (359/2022 prozedura laburtua), Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2022ko irailaren 8ko Erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez, ezetsi egin zen Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1312/2022 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa (1312/2022 Ebazpena, Bilbo-Basurtuko ESIari atxikitako giza baliabideak berrantolatzeko irizpide orokorrak onartzen dituena, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean Kirurgia Kardiakoko Zerbitzua bateratzearen ondorioz berresleitzen direnak).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 1a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala