Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2023ko martxoaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1224

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzako Trazabilitate eta Elikagaien Segurtasuneko Unitateko arduradunak Euskal Autonomia Erkidegoko animalien elikadurako operadoreen kontrol ofizialari buruz egindako errekerimendua.

Aipatutako errekerimendua jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Interesduna Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz) ager daiteke 10 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Horrela, bere esku izango du jakinarazpena, non kontrol ofizialeko lanetan antzemandako irregulartasunak zehazten diren.

2.– Jakinarazpena jasotzeko aipaturiko epean bertaratu ezean, eta irregulartasunek bere horretan jarraitzen badute, prozedurari jarraituko zaio, eta, hala badagokio, dagokion zehapen-prozedura hasiko da.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 24a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala