Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2023ko martxoaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1220

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 27koa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Euskal Mahai-tenis Federazioaren estatutuetan aldaketak onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

1990eko apirilaren 23an, Euskal Mahai-tenis Federazioa EAEko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatu zen, 169. zenbakiarekin. Federazioaren estatutuen aldaketak aurkeztu dira orain.

Euskal Mahai-tenis Federazioak 2023ko urtarrilaren 26an egindako Ezohiko Batzar Orokorrean bere estatutuen 1. eta 19. artikuluak moldatzeko erabakia hartu zuen, eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Estatutuen aldaketak bat datoz urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Mahai-tenis Federazioaren estatutuetako artikuluen aldaketak onartzea eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikuluak honela geldituko lirateke idatzita:

1. artikulua.– Euskal Mahai Tenis Federazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da, nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna duena. Euskal Autonomia Erkidegoan mahai-tenisa modalitatea gauzatzeko, sustatzeko eta antolatzeko kirolariak, teknikariak, epaileak eta kirol-elkarteak biltzen ditu. Era berean, mahai-tenis egokitua bultzatuko da.

19. artikulua.– 1.– Batzar Nagusiak ohiko eta ohiz kanpoko bilerak egiten ditu.

2.– Batzar Nagusia ekitaldi bakoitzean behin gutxienez bilduko da ohiko bileran, urteko lehen seihilekoan. Xedea hau izango da:

a) Kontuen eta aurrekontuen egoera onestea.

b) Jarduera-plana onestea.

c) Lehiaketen egutegi ofiziala onestea.

3.– Bere eskumeneko gainerako gaiak, hurrengo paragrafoan aurreikusitakoak izan ezik, ohiko bileran ere hitz egingo dira.

4.– Batzar Nagusiak ohiz kanpoko bilerak antolatuko ditu gai hauez aritzeko:

a) Hauteskundeak egitea.

b) Zentsura-mozioa.

c) Arautegiak onestea edota aldatzea.

d) Estatutuak onestea edota aldatzea.

e) Federazioa desegitea.

5.– Batzar Nagusiaren ohiko eta ohiz kanpoko bilerak presentzialak edo telematikoak izan ahal izango dira.

Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinaraztea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea ez du amaitzen eta, beraren aurka, pertsona interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 27a.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

GORKA ITURRIAGA MADARIAGA.


Azterketa dokumentala