Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2023ko martxoaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1218

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 28koa, Gizarte Ekonomiaren zuzendariarena. Honen bidez argitaratzen da 2022ko uztailaren 26ko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda (agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte ekonomiako enpresa eta erakundeetan elkarte-egiturak finkatzeko dirulaguntzak arautzen dira, eta deialdia egin).

Dirulaguntzen publikotasunaren printzipioaren eta aipatutako aginduaren 10.4 artikuluak ezartzen duenaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

2022ko uztailaren 26ko Aginduaren babespean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, bertan adierazita emandako dirulaguntzaren espediente-zenbakia eta zenbatekoa (ebazpen honen eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 28a.

Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,

JOAQUÍN DÍAZ ARSUAGA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala