Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2023ko martxoaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1217

314/2023 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen den Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko Ebaluazioko eta Garapeneko Zerbitzu Korporatiboko Giza Baliabideen Zuzendaritzan (Garapeneko eta Prestakuntzako Zuzendariordetza) Ebaluazioko eta Garapeneko Zerbitzu Korporatibo-2ko Buruaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia.

Aurreikusitako deialdiaren unean Ebaluazioko eta Garapeneko Zerbitzu Korporatiboko Garapeneko eta Prestakuntzako Zuzendariordetzako Ebaluazioko eta Garapeneko Zerbitzu Korporatibo-2ko buruaren lanpostua hutsik dago (Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Ebaluazioko eta Garapeneko Zuzendariordetzan). Horren ondorioz, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori lehiaketa bitartez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Giza Baliabideen Zuzendaritza honek, honako oinarrien arabera:

OINARRIAK

1.– Lanpostuaren atxikipena.

Atxikipena: Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia. Giza Baliabideen Zuzendaritza, Garapeneko eta Prestakuntza Zuzendariordetza, Ebaluazio eta Garapeneko Zerbitzu Korporatibokoa.

Lanaldi zatitua. Vitoria-Gasteiz.

3. hizkuntza-eskakizuna (derrigortasun-datarik gabe).

2.– Lanpostuaren eginkizunak.

– Zerbitzu-erakunde guztietan pertsonak ebaluatzeko sistemen hedapena planifikatzea eta koordinatzea, Osakidetzan ezarritako sistema eta ereduetan oinarrituta.

– Osakidetzako ebaluazioko eta garapeneko zerbitzuen plangintza estrategikoa eta operazionala koordinatzea.

– Sistemak eta tresnak korporatiboki kudeatzea, garapena gainerako tresnekin koordinatuz, Osakidetzan ezagutzaren kudeaketa garatzen laguntzeko (curriculum vitaea,).

– Osakidetzako pertsonen gogobetetzea ebaluatzeko sistemak koordinatu eta zuzentzea.

Osakidetzan ezagutzaren kudeaketa zabaltzen laguntzea, gaitzen eta sustatzen laguntzea, Garapeneko eta Prestakuntzako Zuzendariordetzako gainerako zerbitzu korporatiboekin koordinatuta eta Osakidetzak ezarritako estrategiarekin lerrokatuta.

3.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratudun finkoa izatea eta lanpostua jabetzan edukitzea A1/A2 lanbide-taldean.

b) Gutxienez 4 urteko lan-esperientzia izatea A1/A2 lanbide-taldean.

c) Titulazio akademikoa: goi-mailako unibertsitate-titulua: Zuzenbidea, Enpresa Administrazio eta Zuzendaritza, Ekonomia eta Enpresa Zientziak, Psikologia, Soziologia eta Ingeniaritza, edo beste lizentzia edo gradu bat ezagutza-adar horietakoren batean.

d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetzako Euskara Planean ezarritako gainerako betebeharrak.

4.– Ezagutza espezifikoak.

Prestakuntza eta/edo esperientzia profesionalak Osakidetzan ebaluatzen eta garatzen, batez ere honako eremu hauetan:

– Kudeaketa aurreratuko ereduak ebaluatzeko sistemetan prestakuntza eta/edo esperientzia izatea.

– Zuzenbide publikoaren arloko oinarrizko prestakuntza eta/edo ezagutzak.

– Proiektu konplexuak kudeatzeko eta zuzentzeko prestakuntza eta/edo esperientzia.

– Prestakuntza eta/edo esperientzia ezagutzaren kudeaketako sistema aurreratu eta berritzaileetan.

– Ebaluazio- eta garapen-arloaren aurrerapena eta garapen informatikoa bultzatzen duten kudeaketa informatikoko tresnak erabiltzeko prestakuntza eta/edo esperientzia.

Halaber, lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.

5.– Euskararen ezagutza.

Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

6.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera, helbide honetara: Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatzen den moduan ere aurkeztu ahalko dira.

Interesdunek Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea, beren datu pertsonal guztiekin eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera. Curriculum Vitaeko dokumentazioa honelakoa izan behar da:

NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

Baldintzak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, hautagaiak horren berri eman behar du eskaeran.

7.– Balorazio Batzordea.

Balorazio Batzorde bat eratuko da, batzordeburu Giza Baliabideen Hautaketako eta Horniketako zuzendariordea izango da, edo hark eskuordetutako pertsona, eta, horrez gain, Garapeneko eta Prestakuntzako zuzendariordea, Parte-hartzeko eta Berdintasuneko zerbitzuburua eta Giza Baliabideen Hautaketako eta Horniketako Zuzendariordetzako teknikaria (idazkari gisa jardungo duena, hitzarekin eta botoarekin).

Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake; eta izangaiei horren berri emango die.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.

7.– Hautaketa-prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

8.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.

Hemen abiatzen den prozedura amaitzeko (lanposturako esleitzea edo lanpostua hutsik uztea), ebazpena eman behar du Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak. Hori Intranetean eta Osakidetzako webgune korporatiboan argitaratuko da.

Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatu ezean.

9.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 22a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.


Azterketa dokumentala