Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2023ko martxoaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1213

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 1ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez huts-zuzenketa egiten baita Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako azpieskalan, sarrerako kategorian, nahitaezko 4. hizkuntza-eskakizunarekin, lehiaketa-sistemaren bidez sartzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak onartzen dituen 2023ko otsailaren 16ko Ebazpenean (2023ko otsailaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako azpieskalan, sarrerako kategorian, nahitaezko 4. hizkuntza-eskakizunarekin, lehiaketa-sistemaren bidez sartzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak onartzen dituen 2023ko otsailaren 16ko Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren Ebazpenean (2023ko otsailaren 24ko EHAAn, 39. zenbakian, argitaratua). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Ebazpenaren izenburuak honako hau dioen tokian:

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 16koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baitira Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako azpieskalan, sarrerako kategorian, nahitaezko 4. hizkuntza-eskakizunarekin, lehiaketa-sistemaren bidez sartzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak.

Honako hau esan behar du:

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 16koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baitira Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako azpieskalan, nahitaezko 4. hizkuntza-eskakizunarekin, lehiaketa-sistemaren bidez sartzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak.

Zioen azalpenean, bigarren paragrafoan, honako hau dioen tokian:

Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko abenduaren 12an emandako beste agindu baten bidez, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, sartzeko hautaketa-prozesuko deialdia egin zen, eta prozesu horretako oinarri espezifikoak onartu ziren. Agindu hori ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko abenduaren 16an.

Honako hau esan behar du:

Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko abenduaren 12an emandako beste agindu baten bidez, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako azpieskalan sartzeko hautaketa-prozesuko deialdia egin zen, eta prozesu horretako oinarri espezifikoak onartu ziren. Agindu hori ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko abenduaren 16an.

Lehenengo artikuluak honako hau dioen tokian:

Lehenengo artikulua.– Onartzea Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako azpieskalan, sarrerako kategorian, nahitaezko 4. hizkuntza-eskakizunarekin, lehiaketa-sistemaren bidez sartzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda.

Honako hau esan behar du:

Lehenengo artikulua.– Onartzea Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako azpieskalan, nahitaezko 4. hizkuntza-eskakizunarekin, lehiaketa-sistemaren bidez sartzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2023ko martxoaren 1eko Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 1a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.


Azterketa dokumentala