Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2023ko martxoaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1209

280/2023 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Sara Arévalo Lobera andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuaren zuzendari mediko.

Ikusita Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari Medikoa lanpostua betetzeko deialdia, Zuzendaritza Nagusi honen urtarrilaren 23ko 140/2023 Ebazpenaren bidez argitaratua (2023ko urtarrilaren 30eko EHAA 20. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, ikusi da Sara Arévalo Lobera andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Sara Arévalo Lobera andrea Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari Mediko izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko otsailaren 17tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Interesdunari, Donostialdeko ESIari eta Zuzendaritza Nagusiari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 16a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala