Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2023ko martxoaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1140

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 9koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Hezkuntza Sailaren eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen mendeko zentroetako garbiketa-zerbitzuaren emakidadun diren enpresetako soldatak eguneratzeko eta atzerakinak ordaintzeko (2022. urtea) akordio partziala erregistratu, argitaratu eta gordailutzea (hitzarmenaren kode-zenbakia: 86001895012002).

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2023ko otsailaren 8an, REGCONen aurkeztu da soldatak eguneratzeko eta atzerakinak ordaintzeko (2022. urtea) akordio partzialari dagokion dokumentazioa. Akordio hori Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta UPV/EHUren mendeko zentroetako garbiketa-zerbitzuaren emakidadun diren enpresetako hitzarmen kolektiboa negoziatzeko batzordeak hartu du.

Bigarrena.– Akordio hori 2023ko otsailaren 7an sinatu zuten UGT, LAB, ESK eta CCOO sindikatuek eta Hezkuntza Sailaren esleipendun diren Garbiketa Enpresen Elkarteak.

Hirugarrena.– Akordio partzial hori sinatu dutenek pertsona bat izendatu dute, sinatze-aktan, akordioa erregistratu eta argitara dezan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak) Lan eta Enplegu Saila sortu du 2. artikuluan, eta, 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, lan-arloko legeriak lan-harremanei buruz ezartzen duena egikaritu behar du, besteak beste. Bestalde, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren (uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuaren bidez aldatutakoa) 10.1.i) artikuluak Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzari esleitzen dio Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistro telematikoa zuzendu eta kudeatzeko betebeharra, erregistroa arautzen duen dekretuan eta indarrean dagoen gainerako araudian xedatutakoari jarraikiz.

Bigarrena.– Sinatutako akordioak Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Akordioa Euskadiko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena.– Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila xedatzea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 9a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

HEZKUNTZA SAILAREN ETA UPV/EHU-REN MENDEKO ZENTROETAKO GARBIKETA-KONTRATETAKO LANGILEEN SOLDATAK EGUNERATZEKO ETA 2022. URTEAN SORTUTAKO ATZERAKINAK ORDAINTZEKO AKORDIO PARTZIALA

Lan Harremanen Kontseiluaren Bilboko egoitzan bildu dira, alde batetik, Hezkuntza Sailaren esleipendun diren Garbiketa Enpresen Elkartea, eta, bestetik, UGT, LAB, ESK eta CCOO sindikatuak. Sindikatu horiek negoziazio-batzordeko langileen aldean daukaten ordezkaritza % 59,76koa da, 2015eko maiatzaren 12ko eratze aktan jasota dagoenez.

ADOSTEN DUTE:

Lehenengoa.– 2022. urterako % 3,5eko soldata-igoera onartzea, hitzarmen ultraaktiboaren 48. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Bigarrena.– Enpresek konpromisoa hartzen dute aipatutako igoerek sortutako atzerakin guztiak ordaintzeko eta, langile batzuen kasuan, soldata osoa edo zati bat eguneratzeko, eranskinean erantsitako soldata-taulen arabera. Horrela, alderdiek itxitzat ematen dute 2022ko hitzarmen kolektibo honen arlo ekonomikoa.

Hirugarrena.– Akordio honek eraginkortasuna izango du Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 87., 88. eta 89. artikuluen babesean, eta argitaratzen denetik aurrera nahitaez bete beharko da. Hura izapidetzeko baimena ematen zaio Lan Harremanen Kontseiluari. Edonola ere, akordioa argitaratzen denetik, enpresek hilabeteko epea izango dute atzerakinak ordaintzeko.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala