Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2023ko otsailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ARABAKO PROKURADOREEN ELKARGO OFIZIALA
1072

IRAGARKIA, Arabako Prokuradoreen Elkargo Ohoretsuaren Estatutu berriaren proiektuaren informazio publikoaren eta zuzenketen izapidea abiarazteari buruzkoa.

Arabako Prokuradoreen Elkargo Ohoretsuaren Gobernu Batzarrak, 2023ko urtarrilaren 26an egindako saioan, kideek aho batez adostuta, honako hau erabaki zuen: Elkargoaren Estatutu berria onesteko prozedura abiaraztea, Arabako Epaitegietako Prokuradoreen Elkargoaren Estatutuetako 101. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Estatutu horiek Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2007ko apirilaren 16ko aginduaren bitartez onetsi ziren (EHAAren 129. zenbakia, 2007ko uztailaren 5ekoa).

Era berean, aipatutako Estatutuen 102. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, erabaki zen Estatutu berriaren proiektuari lotutako informazio publikoaren izapideari ekitea hilabeteko epean, elkargoko kideek egoki jotzen dituzten oharrak, alegazioak, zuzenketak edo beste testu batzuk aurkeztu ditzaten. Hau argitaratzen denetik eta aipatutako epearen barruan, elkargoko kideek testuari lotutako zuzenketak aurkeztu ahal izango dizute Elkargoko helbide elektroniko honetara idatziz: colegio@alava.cgpe.net

Interesdunek Elkargoaren Gasteizko egoitzan izango dute Estatutu berriaren proiektuaren testu osoa (Gasteiz hiribidea 18, 1. solairua, 01008 Gasteiz), bai eta Elkargoaren webgunean ere: http://www.colegioprocuradoresalava.com/

Gasteiz, 2023ko otsailaren 20a.

Dekanoa,

ISABEL GÓMEZ PÉREZ DE MENDIOLA.


Azterketa dokumentala