Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2023ko otsailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
1060

21/2023 DEKRETUA, otsailaren 14koa, zeinaren bidez 36.178.176,00 euroko kreditua gaitzen baita 7111 Programan (Nekazaritza eta Landa eta Itsas Garapena), diru-sarrerak izan baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2023ko ekitaldiko aurrekontuko 9311 Programan (Europar Batasunarekiko Finantza Harremanak).

Konpromiso irmoak hartu dira Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileari 36.178.176,00 euroko diru-sarrerak esleitzeko, NBEF Nekazaritzaren Europako Berme Funtsak finantzatutako laguntzetarako eta LGNEF Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsak kofinantzatutako laguntzetarako.

Hori dela-eta, zenbateko hori gaitzen da, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoarekin.

Horrenbestez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko otsailaren 14ko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2023ko aurrekontuko gastuen egoera-orri hau:

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren egoera-orri honetan, zenbateko bereko diru-sarrerak lortzetik sortzen da kreditu hori:

(Ikus .PDF)

Funts horiek zuzenduko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen jarduerak finantzatzera.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko otsailaren 14an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala