Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2023ko otsailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
884

AGINDUA, 2023ko otsailaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2021eko uztailaren 20ko Agindua, baimena ematen duena Vitoria-Gasteiz Udalerriko (Araba) «Grant Vela School» atzerriko ikastetxe pribatuak jardunean jarrai dezan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta haiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 20ko Aginduaren testuan (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2021eko abuztuaren 3koa, 154. zk.). Agindu horren bidez, aldatu egin zen Vitoria-Gasteizko udalerrian (Araba) «Grant Vela School» atzerriko ikastetxe pribatuak jardunean jarraitzeko baimena. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Laburpenean, 2021/154 (3/2) laburpenean eta testuan, 2021/4276 (2/1) orrialdean, honela dio:

«AGINDUA, 2021eko uztailaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko udalerrian (Araba) "Grant Vela School" atzerriko ikastetxe pribatuak jardunean jarraitzeko baimena aldatzeko dena».

baina hau esan behar du:

«AGINDUA, 2021eko uztailaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez luzatzen baita Vitoria-Gasteizko (Araba) "Grant Vela School" ikastetxe pribatu atzerritarrari emandako administrazio-baimena.».

Orrialde berean, honela dio:

«"Asociación Educación Siglo XXI" erakundearen ordezkariak aurkeztutako eskaera aztertu da, zeinaren bidez baimena eskatzen baita Vitoria-Gasteizko udalerrian (Araba) britainiar hezkuntza-sistemako irakaskuntzak ematen dituen atzerriko ikastetxe pribatu batek jardunean jarraitzeko.»

baina hau esan behar du:

«"Aztertu da Asociación Educación Siglo XXII" erakundearen ordezkariak aurkeztutako eskabidea zeinaren bidez eskatzen baitu Vitoria-Gasteizko Udalerriko (Araba) "Grant Vela School" ikastetxe pribatuari luza dakion Erresuma Batuko hezkuntza-sistemako irakaskuntzak emateko emandako baimena».

1. artikuluan, hau dio:

«Baimena ematen da Vitoria-Gasteizko udalerrian (Araba) "Grant Vela School" atzerriko ikastetxe pribatuak jardunean jarraitzeko, britainiar hezkuntza-sistemako irakaskuntzak eman ditzan:

Honako hau izango da ikastetxearen egitura:

Kode-zenbakia: 010736 eta 01007816.

Izen generikoa: Atzerriko Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: "Grant Vela School".

Titularra: Asociación Educación Siglo XXI.

Helbidea: Arriagako atea, 66.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde Historikoa: Araba.

Honako hauek dira ikastetxean emango diren britainiar hezkuntza-sistemako irakaskuntzak:

Nursery-tik (3 urte) Year 6-ra (10-11 urte) bitarteko irakaskuntzak, 60 ikaspostu.»

baina honako hau esan behar du:

«Vitoria-Gasteiz Udalerriko (Araba) "Grant Vela School" ikastetxe pribatu atzerritarrari baimena luzatzen zaio Erresuma Batuko hezkuntza-sistemako irakaskuntzak emateko.

Honako hau izango da ikastetxearen egitura:

Kode-zenbakiak: 010736 eta 01007816.

Izen generikoa: Atzerriko Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: "Grant Vela School".

Titularra: "Asociación Educación Siglo XXII".

Helbidea: Arriagako atea, 66.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde Historikoa: Araba.

Honako hauek dira ikastetxean emango diren britainiar hezkuntza-sistemako irakaskuntzak:

Nursery-tik (3 urte) Year 6-ra (10-11 urte) bitarteko irakaskuntzak, 60 ikaspostu.»

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 3a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala