Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2023ko otsailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
876

58/2022 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan (Araba) Gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten den.

AURREKARIAK

46/2022 Ebazpenaren bidez, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan (Araba) Gainbegirale lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia argitaratu zen (2022ko azaroaren 22ko EHAA 223. zk.).

Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da hautagairik aurkeztu.

Adierazitako guztiagatik, langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliaturik, Osakidetzako Estatutu Sozialak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1.e) artikuluari jarraikiz (azaroaren 14ko EHAA 219. zk.) eta lehiaketa arautzen duten oinarriak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan (Araba) Gainbegirale lanpostua betetzeko izendapen askearen deialdia. Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Galdakao, 2022ko abenduaren 22a.

Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko zuzendari-gerentea,

ROBERTO IBARRETXE ALTUBE.


Azterketa dokumentala