Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2023ko otsailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
875

171/2023 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen diren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitzen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten A2 Goi-Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Administrazioko eta Kudeaketako Goi-Mailako Teknikaria kategoriako / lanpostu funtzionaleko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloan eskainitako destinoak (Kudeaketako Langileen Epaimahaiari atxikitako kategoria).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1309/2021 Ebazpenaren bidez, Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrerako deialdia egin zen A2 Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeari dagokionez I. eranskinean jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako (Kudeaketako Langileen Epaimahaira atxikitako kategoriak), zeinetan Administrazioko eta Kudeaketako Goi Mailako Teknikaria kategoria sartzen baita (2021eko azaroaren 8ko EHAA 221. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 15eko 515/2021 Ebazpenaren bidez (azaroaren 30eko EHAA 238. zk.), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloko eskaintza argitaratu zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten A2 Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeari dagokionez I. eranskinean jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako (Kudeaketako Langileen epaimahairi atxikitako kategoriak).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urriaren 19ko 810/2022 Ebazpenaren bidez, argitara eman ziren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin-behinean esleitu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten A2 Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Administrazioko eta Kudeaketako Goi Mailako Teknikaria kategoriako / lanpostu funtzionaleko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloan eskainitako destinoak (Kudeaketako Langileen epaimahaiari atxikitako kategoriak).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko. Bada, erabaki horren eranskinaren 9.8 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari bidali dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten 1307/2021 Ebazpenaren I. eranskineko A1 Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldearen kategorien / lanpostu funtzionalen zerrendan dagoen Administrazioko eta Kudeaketako Goi Mailako Teknikaria kategoriako destinoen esleipenari dagokion behin betiko zerrenda. Hortaz, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea, Ebazpen honen II. eranskinaren bidez, A2 Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Administrazioko eta Kudeaketako Goi Mailako Teknikaria kategoriako destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloko baztertutakoen behin betiko zerrenda, baztertzeko arrazoia adierazita (Kudeaketako Langileen epaimahaiari atxikitako kategoriak). Hain zuzen, destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 15eko 515/2021 Ebazpenean daude jasota.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 9.8. oinarrian xedatutakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 6a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala