Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2023ko otsailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
863

159/2023 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen diren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitzen diren eskainitako destinoak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten C3 Teknikari Espezialista Profesionalak lanbide-taldeko Sukaldaria kategoriako / lanpostu funtzionaleko Lekualdatze lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloari dagozkionak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1313/2021 Ebazpenaren bidez, Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrerako deialdia egin zen C3 Teknikari Espezialista Profesionalak lanbide-taldeari dagokionez I. eranskinean jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako, zeinetan Sukaldaria kategoria sartzen baita (Sukaldaria lanpostu funtzionala), (2021eko azaroaren 8ko EHAA 221. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 15eko 519/2021 Ebazpenaren bidez (azaroaren 30eko EHAA 238. zk.) argitaratu egin zen C3 Teknikari Espezialista Profesionalak lanbide-taldeko Sukaldaria kategoriako (Sukaldaria lanpostu funtzionala) Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloko destinoen eskaintza.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren abenduaren 1eko 1001/2022 Ebazpenaren bidez, argitara eman ziren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin-behinean esleitu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten C3 teknikari Espezialista Profesionalak lanbide-taldeko Sukaldaria kategoriako (Sukaldaria lanpostu funtzionala) Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloan eskainitako destinoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko. Bada, erabaki horren eranskinaren 9.8 d oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, epaimahaiak C3 Teknikari Espezialista Profesionalak lanbide-taldeko Sukaldaria kategoriako (Sukaldaria lanpostu funtzionala) destinoen esleipenari dagokion behin betiko zerrenda helarazi dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari, urriaren 21eko 1313/2021 Ebazpenaren I. eranskinaren bidez argitaratutakoa. Hortaz, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea, Ebazpen honen I. eranskinaren bidez, C3 Teknikari Espezialista Profesionalak lanbide-taldeko Sukaldaria kategoriako (Sukaldaria lanpostu funtzionala) destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloko onartutakoen behin betiko zerrenda, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran. Hain zuzen, destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 15eko 519/2021 Ebazpenean daude jasota.

Bigarrena.– Onartzea, Ebazpen honen II. eranskinaren bidez, C3 Teknikari Espezialista Profesionalak lanbide-taldeko Sukaldaria kategoriako (Sukaldaria Teknikaria lanpostu funtzionala) destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloko behin betiko baztertutakoen zerrenda, baztertzeko arrazoia adierazita. Hain zuzen, destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 15eko 519/2021 Ebazpenean daude jasota.

Hirugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinaren bidez argitara emateko agintzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 15eko 519/2021 Ebazpenaren eranskinean eskainitako lanpostu funtzionalari dagozkion destinoen esleipendunen behin betiko zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

Laugarrena.– Behin betiko esleitutako destinoei ezin zaie uko egin, salbu eta uko egite hori beste administrazio publiko edo osasun-zerbitzu batek egindako borondatezko behin betiko mugikortasun-prozedura baten deialdiaren ebazpenari jarraiki destino bat lortzearen ondorioz bada –Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 37.4 artikuluan ezarritakoaren arabera– edo izendapen askeko izendapen baten ondorioz bada.

Bosgarrena.– Destinoa lortzen duten izangaiek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.

Izangaiak, oro har, aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, baldin eta lanpostuak herri berean badaude; bost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, izangaiek osasun-zerbitzuz aldatu behar badute. Langileak, emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen bada, hilabeteko epea izango du lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Lanpostuaz jabetzerakoan esleipenduna zerbitzu-eginkizunetan, aldi baterako barne-sustapenean edo behin-behineko atxikipenean badago Osakidetzan, 2019ko azaroaren 27ko 9.9.3 apartatuan aurreikusten den epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, epe hori konputatzeko, betetzen duen destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipenduna ez bada behintzat. Horrela izanez gero, lanpostuaz jabetuko da EHAAn destinoak behin betiko esleitzeko ebazpena argitaratu eta hurrengo egunean, baldin eta behin-behineko atxikipenean badago, edo, bestela, kargua-utzi eta hurrengo egunean, baldin eta zerbitzu-eginkizunetan eta aldi baterako barne-sustapenetan badago.

Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Zazpigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 9.8 oinarrian xedatutakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 6a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala