Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2023ko otsailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
861

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 15ekoa, Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendariarena, Jose Jabier Zurikarai Marcilla jauna Koordinazio Tekniko eta Zabalkundeko Zuzendariordearen lanpostua betetzeko izendatzen duena.

Zuzendaritza Nagusi honen 2022ko urriaren 11ko Ebazpenaren bidez, Eustateko zuzendariordearen lanpostua betetzeko deialdia egin zen. Deialdia 2023ko urtarrilaren 20ko EHAAn (14 zk.) argitaratu zen.

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eskainitako lanpostuan jarduteko izangaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, haien ezaugarri profesionalak curriculum vitae-an azaldutako merezimenduen arabera baloratuz.

Aurkezturiko agiriak kontuan hartuta, Jose Jabier Zurikarai Marcilla jauna deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko gaitasuna duela ikusi da.

Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Jose Jabier Zurikarai Marcilla jauna Eustateko Koordinazio Tekniko eta Zabalkundeko zuzendariorde izendatzea.

Bigarrena.– Izendapenak EHAAn argitaratzen den egunetik izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Jaso beharreko guztizko ordainsaria Koordinazio Tekniko eta Zabalkundeko zuzendariordeari dagokiona da (29 maila), ezartzekoa den araudian urtero onartzen diren zenbatekoen arabera.

Laugarrena.– Izendapen honek 2023ko otsailaren 16tik aurrera izango ditu diru- eta administrazio-eraginak.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio berau eman duen organoari, jakinarazten den egunean hasita hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 15a.

EUSTATeko zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala