Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2023ko otsailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
856

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 2koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, euskara eta euskal kulturako sei irakurle hautatzeko deialdia irekitzeko dena.

Etxepare Euskal Institutua (aurrerantzean, EEI) Sortzeko eta Arautzeko 3/2007 Legearen 3.b) artikuluak helburu hau xedatzen du aipatutako Institutuarentzat: «Euskal Kultura bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adierazmoldetan kanpoan ezagutarazten eta hedatzen laguntzea, bereziki euskaraz sortutako kultura eskaintza sustatuz eta hedatuz».

Etxepare Euskal Institutuaren antolaketa- eta jarduera-araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuaren 19. artikuluak xedatzen du Institutuaren helburuen artean dagoela munduan zeharreko unibertsitateetan eta beste zentro batzuetan euskararen presentzia, azterketa eta ikasketak sustatzea, batik bat unibertsitateetan irakurletzak ezartzea bultzatuz.

Ondorioz, Etxepare Euskal Institutuak erabaki du Kataluniako (Espainiar Estatua) Bartzelonako Unibertsitateko eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko, Uruguaiko Montevideoko La República Unibertsitateko, Alemaniako Berlineko Freie Unibertsitateko, Alemaniako Leipzigeko Unibertsitateko, Poloniako Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitateko, eta Finlandiako Helsinkiko Unibertsitateko euskara eta euskal kulturako irakurleak hautatzeko lehiaketa publikoaren deialdia egitea.

Hori dela eta,

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Deialdiaren helburua.

Deialdi honen helburua da euskara eta euskal kulturako irakurleak hautatzea, Unibertsitate hauetan aritzeko:

– Irakurle bat Bartzelonako Unibertsitate Autonomorako eta Bartzelonako Unibertsitaterako.

– Irakurle bat Montevideoko La República Unibertsitaterako.

– Irakurle bat Berlingo Freie Unibertsitaterako.

– Irakurle bat Leipzigeko Unibertsitaterako.

– Irakurle bat Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitaterako.

– Irakurle bat Helsinkiko Unibertsitaterako.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– Etxepare Institututik deialdi honetan ikasturte bakoitzean bideratutako guztizkoa:

– Bartzelonako Unibertsitate Autonomorako, hamalau mila berrehun eta hogeita sei (14.226) euro ikasturteko, eta Bartzelonako Unibertsitaterako, hamahiru mila (13.000) euro Ikasturteko.

– Montevideoko La República Unibertsitaterako, hemezortzi mila bederatziehun eta hirurogeita bi (18.962) euro ikasturteko.

– Berlingo Freie Unibertsitaterako, berrogeita bi mila bostehun eta laurogeita hiru (42.583) euro ikasturteko.

– Leipzigeko Unibertsitaterako, hogeita hemezortzi mila eta ehun (38.100) euro ikasturteko.

– Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitaterako, hogeita hamar mila seiehun eta laurogei (30.680) euro ikasturteko.

– Helsinkiko Unibertsitaterako, gehienez hamabi mila eta ehun (12.100) euro ikasturteko. Kopuru hau eskainiko den ikasgai kopuruaren arabera doituko da.

Aurreko baliabide ekonomiko guztiak irakurletzak mantentzeko gastuak finantzatzeko erabiliko dira. Bideratutako zenbateko hori ez da bat etorriko, zehatz-mehatz, irakurlearen soldatarekin. Kontuan hartu behar da irakurletza kokatuta dagoen herrialdeko eta unibertsitateko araudiarekin bat zergak eta bestelako kenkari eta atxikipenak daudela.

Unibertsitateetako transakzio guztietan, euroa izango da dibisa patroia.

2.– Unibertsitateetatik bideratutako ekarpenak.

Sinatutako hitzarmenaren arabera Helsinkiko Unibertsitateak ikasturteko gutxienez lau mila (4.000) euro inguruko ekarpena egingo du ikasturteko irakurlearen soldatarako.

3. artikulua.– Hautagaiek bete behar dituzten baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

Bartzelonako Unibertsitaterako eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomorako:

Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta euskarako C1 (3. HE) maila edo baliokidea izatea eta Katalaneko B2 maila izatea. Azken maila hori titulu bidez egiaztatu ezean, Bartzelonako Unibertsitateko ordezkariek eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ordezkariek hautagaiak elkarrizketatu ditzakete maila hori duten ala ez frogatzeko. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretazio (A Hizkuntza: euskara) gradua edo lizentzia dutenak lehenetsiko dira eta euskara arloko masterrak; baita euskararen C2 (4. HE) maila egiaztatuta izatea ere; 11. artikuluko hautapen-irizpideen arabera.

Montevideoko La República Unibertsitaterako:

Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta euskarako C1 (3. HE) maila edo baliokidea izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretazio (A hizkuntza: euskara) gradua edo lizentzia dutenak lehenetsiko dira eta euskara arloko masterrak; baita euskararen C2 (4. HE) maila egiaztatuta izatea ere; 11. artikuluko hautapen-irizpideen arabera.

Berlingo Freie Unibertsitaterako:

Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta euskarako C1 (3. HE) maila edo baliokidea izatea, eta ingeleseko B2 maila eta alemaneko A2 maila egiaztatua izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretazio (A hizkuntza: euskara) gradua edo lizentzia dutenak lehenetsiko dira, eta euskara arloko masterrak; baita euskararen C2 (4. HE) maila egiaztatua izatea ere, 11. artikuluko hautapen-irizpideen arabera.

Leipzigeko Unibertsitaterako:

Unibertsitate graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta euskarako C1 (3. HE) maila edo baliokidea izatea eta alemaneko B1 maila gutxienez izatea. Aleman egiaztagiririk ez dutenen kasuan, maila hori duten ala ez frogatzeko, Unibertsitateak froga bat egin ahal izango die hautagaiei, behin Etxepare Euskal Institutuak hautagaien proposamena egin ondoren. Gainera, irakaskuntza esperientzia egiaztatua izan beharko da. Bereziki baloratuko da euskararen irakaskuntzan izandako esperientzia.

Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretazioa (A Hizkuntza Euskara) gradua edo lizentzia dutenak lehenetsiko dira eta euskara arloko masterrak, baita euskararen C2 (4. HE) maila egiaztatua izatea ere, 11. artikuluko hautapen-irizpideen arabera.

Bereziki baloratuko den meritua: soziolinguistikan, hizkuntza politiketan edo kultur kudeaketan eskarmentua izatea.

Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitaterako:

Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta euskarako C2 (4. HE) maila edo baliokidea izatea eta ingeleseko B2 maila egiaztatua izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretazio (A hizkuntza: euskara) gradua edo lizentzia dutenak lehenetsiko dira eta euskara arloko masterrak; 11. artikuluko hautapen-irizpideen arabera.

Helsinkiko Unibertsitaterako:

Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta euskarako C1 (3. HE) maila edo baliokidea izatea eta ingeleseko C1 maila egiaztatua izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretazio (A hizkuntza: euskara) gradua edo lizentzia dutenak lehenetsiko dira eta euskara arloko masterrak; baita euskararen C2 (4. HE) maila egiaztatuta izatea ere; 11. artikuluko hautapen-irizpideen arabera.

Bereziki baloratuko den meritua: soziolinguistikan ezagutza izatea.

4. artikulua.– Lan-baldintza zehatzak helburuko unibertsitatearen arabera.

1.– Bartzelonako Unibertsitaterako eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomorako:

Eskola orduak: irakurleak Bartzelonako Unibertsitatean ikasturte osoan gehienez 12 kredituko lan karga izango du. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan ikasturte osoan gehienez 12 kredituko lan karga izango du, 6 kreditu lauhileko bakoitzean.

2.– Montevideoko La República Unibertsitaterako:

Eskola orduak: irakurleak asteko 30 eskola-orduko lan-karga izango du.

3.– Berlingo Freie Unibertsitaterako:

Eskola orduak: irakurleak asteko 19,7 eskola orduko lan-karga izango du.

4.– Leipzigeko Unibertsitaterako:

Eskola-orduak: irakurleak gehienez 12 eskola-orduko jarduna izango du astean.

5.– Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitaterako:

Eskola orduak: irakurleak 330 eskola orduko lan-karga izango du ikasturte osoan.

6.– Helsinkiko Unibertsitaterako:

Eskola orduak: irakurleak gutxienez 224 orduko lan-karga izango du ikasturte osoan. Hautatutako pertsonak soziolinguistikako ezagutzak baditu eta euskal hizkuntzari edo hizkuntzalaritzari buruzko masterra badu, unibertsitatean ematen den soziolinguistikako irakasgaia eman lezake. Horrek irakaskuntza-karga ikasturte bakoitzeko 252 ordukoa izatea ekarriko luke.

5. artikulua.– Egonaldiaren baldintzak helburuko unibertsitatean.

Hautatuak deialdi honen helburu diren tokian tokiko unibertsitateei atxikiko zaizkie, 4. artikuluan agertzen diren baldintzen arabera. Tokian tokiko unibertsitatearen herrialdean indarrean dagoen legediaren araberako eta unibertsitate bertako araudiaren araberako kontratua sinatuko dute eta unibertsitate kontratugilearen klausula zehatzak bete beharko dituzte, bereziki kontratuak irauten duen bitartean aplikagarri zaien ordainsarien eta zergen erregimenari dagokionez.

Euskara eta euskal kulturako irakurle izateak ez dakar inolako lan- edo administrazio-harremanik Etxepare Euskal Institutuarekin eta, ondorioz, Institutu honek ez du bere gain hartuko irakurleak helburuko unibertsitatearekin duen kontratu-harremanetik edo bere ekintzetatik eratorritako erantzukizunik, bereziki bere funtzioak betetzean sor daitezkeen kalteengatik.

Etxepare Euskal Institutuak bere gain hartuko ditu tokian tokiko unibertsitatera lehenengo joan-etorriaren gastuak, irakurlea bere lanpostuan hasten dela bermatzeko.

6. artikulua.– Irakurle izateak Etxepare Euskal Institutuarekiko konpromiso hauek onartzea eta eskubide hauek izatea ekarriko du:

– Onartze-agiria sinatzea.

– Emandako ordutegia betetzea.

– Euskara eta euskal kulturaren programa didaktikoa egitea (ikasturte hasierako fitxa) ikasturtearen hasieran. Programa hori Etxepare Euskal Institutura bidali beharko da.

– Ikasleen ebaluazioa egitea eta ikastaroa kudeatzea, bai eta ekintza akademikoak antolatzea ere (hitzaldiak, literatura jardunaldiak...) euskara ikertzeko eta euskal kultura sustatzeko asmoz.

– Tokian tokiko irakasleak eta ikertzaileak euskara, euskal kultura eta antzeko gaiekin zerikusia duen guztian lagundu eta orientatzea.

– Behean zehazturiko datarako helburuko unibertsitatera bertaratzea, klaseak ematen hasteko. Klaseak ematea ikasturte amaiera arte, hala badagokio luzatzeko aukerarekin. Kontratuaren luzapena urtez urte egingo zaio irakurleari, betiere urteroko berritzea, Unibertsitateak egindako aldeko txostenera baldintzatuta dagoelarik. Montevideoko La República Unibertsitateari dagokionez 2024 ikasturte amaiera arte klaseak ematea (2025eko otsaila arte), hala badagokio luzatzeko aukerarekin.

– Berlingo Freie Unibertsitateari, Bartzelonako Unibertsitatea eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa Unibertsitateei dagokionez hautatutako pertsona (irakurlea) gehienez 2. ikasturtea osatu arte izango da irakurle postuan. Montevideoko La República Unibertsitateari, Leipzigeko Unibertsitateari, Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitateari eta Helsinkiko Unibertsitateari dagokionez hautatutako pertsona (irakurlea) gehienez 4. ikasturtea osatu arte izan liteke irakurle postuan. Kasu hauetan guztietan, salbuespen gisa, eta betiere Etxepare Euskal Institutuak eta unibertsitateak euskal ikasketen sendotze estrategiarako egokitzat adostutako irizpide eta prozeduraz, aztertu ahal izango da behin-behinekoa izango den luzatzeko aukera. Luzapen horren gehienezko epea urtebetekoa izango da edo unibertsitatearekin euskal ikasketen indartzeko estrategiarako adostutako trantsizio epea.

– Montevideoko La República Unibertsitatera kasuan hautatuak bisa gastuak bere osotasunean ordaindu beharko ditu.

Bertaratzeko datak:

– Bartzelonako Unibertsitatera eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomora bertaratzea, 2023ko irailaren 4a baino lehen klaseak ematen hasteko.

– Montevideoko La República Unibertsitatera bertaratzea, 2023ko uztailaren 31tik abuztuaren 4rako astean bertaratzea izapide batzuk egiteko, klaseak hasi baino lehen.

– Berlingo Freie Unibertsitatera bertaratzea, 2023ko urriaren 1a baino lehen izapide batzuk egiteko, 2023ko urriaren 16an klaseak ematen hasteko.

– Leipzigeko Unibertsitatera bertaratzea, 2023ko irailaren 1ean, kontratua sinatu eta klaseak prestatzen hasteko.

– Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitatera bertaratzea, 2023ko urriaren 1a baino lehen, urriaren 2an klaseak ematen hasteko.

– Helsinkiko Unibertsitatera bertaratzea, 2023ko irailaren 4an, klaseak ematen hasteko.

– 2023-2024 ikasturtean, Bartzelonako Unibertsitatean eta Bartzelonako Autónoma Unibertsitateetan, Montevideoko La República Unibertsitatean, Berlingo Freie Unibertsitatean, Leipzigeko Unibertsitatean, Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitatean eta Helsinkiko Unibertsitatean zerbitzuak ematen dituen departamenduaren oniritzia duen irakasle-memoria bat idaztea. Memoria hori Etxepare Euskal Institutura bidali beharko da, azken honek hitzarmena eta irakurlearen lana behar bezala doan ebaluatzeko.

– Goian aipatutako konpromisoak ez betetzeak irakurleak ez jarraitzea ekar dezake.

– Irakurleak konpromisoa hartzen du, halaber, Etxepare Euskal Institutuak antolatzen dituen Prestakuntza-ikastaroetan parte hartzeko, Atzerriko unibertsitateetan eta goi-mailako zentroetan euskara irakasteko prestakuntza ikastaroan, bereziki.

– Irakurleak egindako irakasle-lana ziurtatzen duen egiaztagiri akademikoa jasotzeko eskubidea izango du, bertan ordu guztiak, irakasgaiak, ikastaroak... zehaztuta.

7. artikulua.– Irakurletzei dagozkien zenbatekoak ordaintzea.

Etxepare Euskal Institutuak tokian tokiko unibertsitateari irakurletzak mantentzetik eratorritako gastuen finantzaketarako zenbatekoen ordainketak egingo dizkio.

Tokian tokiko unibertsitateari dagokio Etxepare Euskal Institutuak egindako diru-ekarpenak justifikatzea.

8. artikulua.– Eskabideak aurkezteko lekua eta epea.

1.– Hautagaiek eskabideak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu ahalko dituzte:

– Aurrez aurre: eskabideak helbide honetan aurkeztuta: Etxepare Euskal Institutua, Tabakalera eraikina, Andre Zigarrogileen Plaza 1, 3. solairua, 20012 Donostia, goizeko 08:30etik 14:00etara. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Zuzenean bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean. Eskabidea aurrez aurre aurkezteko hitzordua eskatu behar da.

– Bide elektronikoa: www.euskadi.eus gunean aurkeztu ahalko dira eskabideak, artikulu honetako 2. atalean adierazitako helbidean. Eskabidea egiteko eta dokumentazioa aurkezteko bide horietako bat erabiltzeak –presentziala edo elektronikoa– ez du esan nahi bidez aldatu ezin denik prozeduraren ondorengo izapideetan, alegia, edonoiz aldatu daiteke bidea.

2.– Eskabideak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz nola izapidetu, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak azaltzen dituzten argibideak euskadi.eus-en helbide hauetan daude ikusgai:

Bartzelonako Unibertsitatea eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa:

www.euskadi.eus/zerbitzuak/1042321

Montevideoko La República Unibertsitatea:

www.euskadi.eus/zerbitzuak/1042323

Berlingo Freie Unibertsitatea:

www.euskadi.eus/zerbitzuak/1042322

Helsinkiko Unibertsitatea:

www.euskadi.eus/zerbitzuak/1042324

Leipzigeko Unibertsitatea:

www.euskadi.eus/zerbitzuak/1042325

Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitatea:

www.euskadi.eus/zerbitzuak/1042326

3.– Eskabidearen ondoko izapideak, bide elektronikoa erabiliz egin daitezke: https://www.euskadi.eus//nirekudeaketak

4.– Identifikazio elektronikorako, bitarteko elektronikoren bat izan beharko du eskatzaileak, onartua eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratua.

5.– Eskabidea egiterakoan, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute hautagaiek:

– Nortasun-agiria, AIZ edo pasaportearen kopia. Espainiako nortasun-agiria baduzu, hautazkoa duzu fotokopia aurkeztea

– Unibertsitate mailako tituluaren kopia.

– Euskara-maila egiaztatzen duen agiriaren kopia. HABE, EGA, IVAP edo Hizkuntza Eskola Ofizialeko agiria baduzu, hautazkoa duzu fotokopia aurkeztea.

– Proiektu pedagogikoa, euskarako eta euskal kulturako programazioek osatua. Euskarako lehen mailetan irakasteko programazio laburra aurkeztu beharko da, helburuak, edukiak, metodologia, baliabideak (teknikoak eta didaktikoak), eskoletarako ikasleekin erabiliko den oinarrizko bibliografia eta ikasleek beren gisara erabiltzeko bibliografia adieraziz. Euskal Kulturako gai ezberdinei (musika, zinema, antzerkia, eskultura...) buruzko programazio laburra ere aurkeztu beharko da, helburuak, edukiak, metodologia, baliabideak (teknikoak eta didaktikoak), eskoletarako ikasleekin erabiliko den oinarrizko bibliografia eta ikasleek beren gisara erabiltzeko bibliografia adieraziz. Proiektu pedagogiko guztiaren luzera gehienez 9000 karakterekoa (zuriuneak barne) izango da. Karaktere kopurua gainditzen duten proiektuak ez dira onartuko. Proiektu pedagogikoa euskaraz idatzia egongo da. Proiektu pedagogikoa word formatuan atxiki beharko da, edo karaktereak automatikoki kontatzea ahalbidetzen duen formatu batean.

– Hautagaiek aipatzen dituzten meritu guztiak (hizkuntzak, emandako ikastaroak, jasotako formazioa...) ziurtagirien bidez frogagarriak izan beharko dira. Horretarako, hautagaiek agiri guztien fotokopiak aurkeztu beharko dituzte eskabidea egitean. Bestalde, aukeratutako hautagaiak notarioak konpultsatutako fotokopiak edo aurkeztutako fotokopien jatorrizko agiriak aurkeztu beharko ditu Etxepare Euskal Institutuak hala eskatutakoan, horrela Etxepare Euskal Institutuan agiri horiek egiaztatu ahal izango dira. Hala egin ezean, deialditik kanpo geratuko da dagokion hautagaia.

Eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko zeinnahi hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango du eskabidea, atxikitako agiriekin batera. Halaber, eskabidearen ondoriozko jardunetan, eta prozedura osoan, eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

6.– Eskabideak aurkezteko, hilabeteko epea egongo da, xedapena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

9. artikulua.– Hautagaiaren betekizun jakin batzuk egiaztatzea.

1.– Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluarekin, interesdunek eskubidea dute ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste administrazio batek egindakoak diren eskatutako agiriak. Horrela, Administrazioak haiek kontsultatu eta atera ahal izango ditu, interesdunak aurka egin ezean. Kasu horretan, eskatzaileak aurkeztu beharko ditu.

Hautagaiak espainiar nortasun agiri edo pasaporterik ez duenean, pasaportearen fotokopia aurkeztu beharko du. Hautagaiak espainiarra ez den unibertsitate bateko titulua duenean, fotokopia aurkeztu beharko du.

2.– Bat eginez azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuarekin, betebehar hauek egiaztatuko dira, eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpen bidez:

– Hautagaiak ez izatea zigor administratibo edo penalik, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarrenik, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.

– Hautagaiak eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla adieraztea, eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak betetzen dituela adieraztea.

10. artikulua.– Hautapen-batzordea.

Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko hautapen-batzorde bat eratuko da. Balorazio-batzordeko kideak izendatzerakoan Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.7 artikuluan xedatutakoa beteko da.

Batzordearen osaera EHAAn argitaratuko da.

11. artikulua.– Hautapen-irizpideak.

Hautagaiak baremo honen arabera hautatuko dira, eta guztira gehienez 25 puntu lortu ahal izango dira:

1.– Unibertsitateko titulua eta HE. Gehienez 5 puntu, irizpide hauen arabera:

Euskal Filologia, Euskal Ikasketak, Itzulpengintza eta Interpretazioa (A hizkuntza euskara): 5 puntu.

Giza zientzien, Gizarte-zientzien eta Letretako gradu edo lizentziak, baldin eta 4. HE egiaztatuta badute: 4 puntu.

Giza zientzien, Gizarte-zientzien eta Letretako gradu edo lizentziak baldin eta EGA edo 3. HE egiaztatuta badute: 3 puntu.

Gainerako gradu edo lizentziak, baldin eta 4. HE egiaztatuta badute: 3 puntu.

Gainerako gradu edo lizentziak, baldin eta EGA edo 3. HE egiaztatuta badute: 2,5 puntu.

2.– Eskarmentua euskara eta beste hizkuntzak irakasten. Gehienez 5 puntu, irizpide hauen eta egiazta daitekeen ordu kopuruen arabera.

Euskara irakatsi izana unibertsitateetan: 3 puntu ikasturteko.

Euskara irakatsi izana euskaltegi eta ikastetxeetan: 2 puntu ikasturteko.

Bestelako hizkuntzak irakatsi izana unibertsitatean: puntu 1 ikasturteko.

Bestelako hizkuntzak irakatsi izana ikastetxeetan: 0.5 puntu ikasturteko.

3.– EAEko hizkuntza ofizialak ez diren beste hizkuntzak ezagutzea eta agiri ofizial bidez egiaztatuta izatea, Gehienez 3 puntu, hizkuntza bakoitzeko, irizpide hauen arabera, baldin tokian tokiko unibertsitatearen berariazko eskakizuna ez bada, betiere:

A2 = 0.25 puntu.

B1 = 0.50 puntu.

B2 = 0.75 puntu.

C1 = puntu 1.

C2 = 1.5 puntu.

4.– Bestelako prestakuntza. Gehienez 5 puntu, irizpide hauen arabera, tokian tokiko unibertsitatearen berariazko eskakizuna ez bada, betiere:

Euskararekin edo euskal gaiekin zuzenean loturiko doktoregoa: 5 puntu.

Euskararekin edo euskal gaiekin zuzenean loturiko doktoregoa egiten ari diren ikasleak: 3 puntu.

Bestelako doktoregoa: puntu 1.

Euskararen arloko masterra: 3 puntu.

Hezkuntzarekin edota hizkuntzekin erlazionaturiko masterra/ euskal gaiekin erlazionaturiko masterra: puntu 1.

Bestelako masterrak: 0.5 puntu.

Atzerriko Unibertsitateetan euskara irakasteko prestakuntza ikastaroa: puntu 1.

IGI-CAP: 0.5 puntu.

Glotodidaktika ikastaroa: 0.5 puntu.

Excellence in Basque Studies/Bikaintasuna Euskal Ikasketetan ikastaroa: 0.25 puntu.

5.– Proiektu pedagogikoa. Gehienez 5 puntu.

Proiektu pedagogikoaren ebaluazioan, irizpide hauek erabiliko dira, bai euskarako, bai euskal kulturako programazioa aztertzean: zehaztasuna, tokian tokiko unibertsitatearekiko eta hartzaileekiko egokitasuna eta koherentzia atal hauetan (helburuak, edukiak, metodologia, baliabideen eta bibliografia). Proiektu pedagogikoko gehieneko puntuazio hori aipatutako atal horietako bakoitzean lortutako puntuen batezbestekoa izango da.

6.– Beste meritu batzuk: gehienez 2 puntu. Honako hauek hartuko dira kontuan: euskal kulturarekin zerikusia duten jardueretako antolakuntza, argitalpenak, lan eskarmentua humanitateen irakaskuntzan. Irakaskuntzako egindako lan eskarmentuari dagokionez lan egindako ordu kopuru zehatza eta lan hori zein hizkuntzatan egin den/irakaskuntzan emandako gaia zein izan den frogatzeko modua eman beharko da (kontratua/ziurtagiri ofiziala) eskarmentu hori baloratu ahal izateko. Leipzigeko Unibertsitatean bereziki baloratuko da soziolinguistikan, hizkuntza politiketan edo kultur kudeaketan eskarmentua izatea. Helsinkiko Unibertsitatean bereziki baloratuko dira soziolinguistikari buruzko ikastaroak.

12. artikulua.– Onartuen eta baztertuen zerrenda.

Hautagaien profila ezarritako baldintzekin bat datorrela egiaztatu ondoren, eta eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik gehienez hamabost eguneko epearen barnean, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko da Eusko Jaurlaritzako iragarki-taula elektronikoan. Ikusten bada eskabidea onartzeko eskatzen den dokumenturen bat falta dela edo forma-akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, eskatzaileei jakinaraziko zaie 10 egun balioduneko epea dutela akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko.

Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, edo dagokion izapidea egitea galduko duela. Epe hori igarota, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpenez, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da. Eusko Jaurlaritzako iragarki-taula elektronikoan.

Hautapen-batzordeak, behin betiko zerrendako hautagaien merituak 11. artikuluan agertzen diren irizpideen arabera aztertuta eta hautapen batzordeak ezarritako hurrenkeraren arabera, Etxepare Euskal Institutuak hiru proposatuko ditu. Unibertsitateak hiru horien artean egokien deritzona aukeratuko du.

Hiru horiek aztertuta, Unibertsitateak hautagai egokirik ez dagoela irizten badio, zerrendaren hurrenkerari jarraituta, ahal bada Etxepare Institutuak zerrendako hiru hautagai berri proposatuko dizkio. Unibertsitateak hurrengo dauden hautagaien artean aukeratu ahal izango du irakurletzat nahi duena.

Irakurlearen egokitasuna baloratzeko, unibertsitatetako ordezkariek eskubidea izango dute proposatutako hiru hautagaiak elkarrizketa batera deitzeko.

Deialdi honetan eskainitako plazak esleitu gabe gelditu ahal izango dira kasu hauetan:

Eskabide bat bera ere aurkeztu ez bada.

Deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen ez badituzte hautagaiek.

Deialdi hau argitaratu ondoren, dagokion unibertsitateak Institutuaren eta bien arteko lankidetza-hitzarmenetan ezarritako baldintzak aldatzen dituenean edo dena delako arrazoiarengatik hitzarmena gauzatzen ez bada edo bertan behera gelditzen bada.

13. artikulua.– Ebazteko eta izapideak egiteko organo eskuduna.

Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariak ebatziko du deialdi hau, zioak behar bezala azalduz, Etxepare Institutuak Unibertsitateei proposatutako hautagaiak zehaztuz. Unibertsitateek hartuko dute azken erabakia.

Ebazpena Eusko Jaurlaritzako iragarki-taula elektronikoan argitaratuko da.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria izango da organo eskuduna betearaztean sor daitezkeen zalantzak eta gertaerak kudeatu eta argitzeko.

14. artikulua.– Lanpostua esleitzea.

Unibertsitateak hala eskatzen badu, hautatuek medikuaren ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko dute, beren esku utzitako funtzioak inolako eragozpenik gabe bete ditzaketela egiaztatzen duena. Gainera, tokian tokiko unibertsitateko euskara eta euskal kulturako irakurle izaera onartu beharko dute, xede horretarako dokumentu bat sinatuz.

15. artikulua.– Lan-poltsa, ukoak eta ordezkapenak.

Behin Unibertsitate bakoitzeko irakurlea aukeratua izan denean, irakurletza bakoitzerako hautatuak izan ez diren hautagaiekin osatuko dira lan-poltsak eta hautapen batzordeak emandako puntuazioaren araberako hurrenkera jarraituko dute. Etxepare Euskal Institutuak irakurle postuan hutsuneak sortzen direnean, egoki ikusiz gero, lan-poltsa horietara joko du.

Hautatuek 2023-2024 ikasturtea amaitu baino lehenago uko egiten badiote euren lanpostuei, ezingo dute berriz hautagai izan Etxepare Euskal Institutuko irakurleak hautatzeko hurrengo deialdietan, beraien ukoa behar bezala justifikatutako ezinbesteko arrazoietan oinarritu ezean.

Aurretik aipatutako ukoa onartzen bada, Etxepare Euskal Institutuak dagokion lan-poltsara joko du.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

Eskatzailearen datu pertsonalak erabiliko dira, eta tratamendu-jarduera honi erantsiko zaizkio: Euskal hizkuntza eta kultura irakurleak eta katedretarako irakasle gonbidatuak.

Arduraduna: Etxepare Euskal Institutua.

Helburua: Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko unibertsitateetara bidalitako euskal hizkuntza eta kultura irakurleen zein katedretako irakasle gonbidatuen erregistroa eta kudeaketa.

Legitimazioa:

• Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

• Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

• 3/2007 Legea, apirilaren 20koa, Etxepare Euskal Institutua Sortzekoa eta Arautzekoa (EHAA 2007/05/10, 89. zk.)

Hartzaileak: ez da daturik lagatzen.

Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea du eskatzaileak, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.

Informazio osagarria: Web-orri honetan kontsulta daiteke Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua:

https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/057400-capa2-eu.shtml

Araudia:

• Datuak babesteko Erregelamendu Orokorra (www.euskadi.eus/contenidos/informacion/normativa_dpd/eu_def/adjuntos/RGPD-2016_0679_eu.pdf)

• 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa (www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf)

ID: 0574

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek EEIko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edota administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

Donostia, 2023ko otsailaren 2a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala