Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2023ko otsailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
800

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 7koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bitartez jendaurrean jartzen baita EAEren eremuan trantsizio energetikorako eta kontsumitzaileen babeserako premiazko neurriei buruzko urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege Dekretuak sortutako gizarte-bono termikoaren kudeaketa, ebazpena eta ordainketa arautzen dituen Dekretu-proiektua.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak EAEren eremuan trantsizio energetikorako eta kontsumitzaileen babeserako premiazko neurriei buruzko urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege Dekretuak sortutako gizarte-bono termikoaren kudeaketa, ebazpena eta ordainketa arautzen dituen Dekretu-proiektua prestatu du, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen arabera izapidetu behar da.

Lege horretan xedatutakoa betetze aldera, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, 2022ko uztailaren 15ean, agindu bat eman zuen, aipatutako dekretu-proiektua prestatzeko prozedurari hasiera emateko. Era berean, 2023ko otsailaren martxoaren 6an, agindu bat eman zen dekretu-proiektuaren testua aurrez onartzeko, haren artikuluak idatzi ondoren.

Aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrak jendaurrean jarriko dira, eta gauza bera egingo da xedapenen izaerak hala eskatzen duenean.

Horretarako, EAEren eremuan trantsizio energetikorako eta kontsumitzaileen babeserako premiazko neurriei buruzko urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege Dekretuak sortutako gizarte-bono termikoaren kudeaketa, ebazpena eta ordainketa arautzen dituen Dekretu-proiektua jendaurrean jartzen da 20 egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Azaldutako guztiagatik, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Enpleguko eta Gizarte sailburuaren 2022ko uztailaren 6ko Aginduan (aipatutako dekretu-proiektua prestatzeko prozedurari hasiera ematen diona) xedatutakoarekin bat etorriz, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuaren 16.a) artikuluari dagokionez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EAEren eremuan trantsizio energetikorako eta kontsumitzaileen babeserako premiazko neurriei buruzko urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege Dekretuak sortutako gizarte-bono termikoaren kudeaketa, ebazpena eta ordainketa arautzen dituen Dekretu-proiektua jendaurrean jartzea hogei (20) egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkezteko aukera egon dadin, dekretu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea, Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).

Hirugarrena.– Alegazioak elektronikoki aurkeztu ahal izango dira https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ helbidean, edo, bestela, aurrez aurre, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea, Vitoria-Gasteiz), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako lekuren batean, eta Gizarte Zerbitzuetako zuzendariari zuzendu beharko zaizkio.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 7a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

MARÍA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.


Azterketa dokumentala