Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2023ko otsailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
786

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 9/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (oinarrizko eskubideak) interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena.

Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 1. Epaitegian, SATSE sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du, oinarrizko eskubideen izapideekin bat etorriz (9/2023 zk.), Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1808/2022, 1810/2022, 1811/2022, 1812/2022 eta 1813/2022 ebazpenen aurka. Ebazpen horien bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten diplomadun sanitarioen lanbide-taldeko Erizain, Lan-osasuneko erizain, Osasun mentaleko erizain, Fisioterapeuta eta Emagina kategorietan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautzeko oinarri espezifikoak onartu ziren.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bost eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 6a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala