Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2023ko otsailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
785

IRAGARKIA, 62/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesduna epatzeko dena.

Javier López de Robles Díaz de Gamarra jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, zehazki, 62/2022 prozedura laburtuko izapideen bidez bideratzen ari da auzi-errekurtsoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren urriaren 28ko Erabakiaren kontrakoa; Erabaki horrek honen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak ezesten zituen: batetik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak maiatzaren 19an emandako 656/2021 Ebazpena, zeinaren bidez argitara ematen baitira txanda askean hautatutako Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Letradua kategoriako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena, destinoa Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan izango dutenak; eta bestetik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari maiatzaren 19anan emandako 656/2021 Ebazpena, zeinaren bidez argitara ematen baita txanda askean Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Letradua kategorian esleipendun suertatu diren pertsonen estatutupeko langile finko izendapena, destinoa Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan izanik.

Ebazpena pertsonalki jakinaraztea ezinezkoa izan denez, ediktu hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten da M.ª José Vigiola Zulueta andrea eta jakinarazi egiten zaio prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 16a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala