Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2023ko otsailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
782

IRAGARKIA, Irungo farmazia-eskualdean (Gipuzkoa) farmazia-bulego bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinaraztekoa.

Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuaren 4. artikuluak xedatutakoa betez, Irun farmazia-eskualdean (Gipuzkoa) dagoen farmazia bat % 100ean eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da.

Farmazia hori eskuratzeko interesa duten botikariek honako leku hauetan eskuratu ahal izango dituzte espedientean jasotako informazioa, farmaziari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzkoa:

– Osasun Saila, Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza, Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.

– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia / San Sebastián.

– Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza, Errekalde zumarkalea 39, Bilbao.

Farmazia eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera zenbatuta.

Farmazia eskuratzeko eskabideei 262,85 euroko tasa ezarriko zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 1a.

Farmaziako zuzendaria,

JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala