Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2023ko otsailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
771

AGINDUA, 2023ko urtarrilaren 31koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2022ko azaroaren 28ko Agindua, Santurtziko (Bizkaia) Santa María-Hijas de la Cruz Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duena, titulartasuna aldatzeagatik.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2022ko azaroaren 28ko Aginduaren testuan (2022ko abenduaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 244. zk.). Agindu horren bidez, Santurtziko (Bizkaia) Santa María-Hijas de la Cruz Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatu zen, titulartasuna aldatzeagatik. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egingo da:

2022/5519 (1/2) argitalpenean, hirugarren artikuluan, honela dio:

Titularra: Patronato de Santa Eulalia Fundación Civil de Santurtzi.

Baina honela esan behar du:

Titularra: Patronato de Santa Eulalia.

2022/5519 (2/2) argitalpenean, azken xedapenetatik lehenengoan, honela dio:

Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Baina honela esan behar du:

Agindu honek 2023ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 31.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala