Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2023ko otsailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
770

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 8koa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez aurretiko administrazio-baimena eta eraikuntzako administrazio-baimena eman eta onura publikoko deklarazioa egiten baita eraberritze-proiektu honen instalazioari buruz: «STR Bermeo», 30/13 kV-ko banaketako transformazio-azpiestazioaren eraberritzea –30 kV-ko sistema trinkotzea eta FPL ekipoak muntatzea–, Bermeoko udal-mugartean (Bizkaia).

Espedientea: 48-AT-Y-2022-00087.

AURREKARIAK

1.– 2022ko abuztuaren 19an, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk aurretiko administrazio-baimena, eraikuntzako administrazio-baimena eta onura publikoaren deklarazioa eskatu zituen eraberritze-proiektu honetarako: «STR Bermeo», 30/13 kV-ko banaketako transformazio-azpiestazioaren eraberritzea –30 kV-ko sistema trinkotzea eta FPL ekipoak muntatzea–, Bermeoko udal-mugartean (Bizkaia).

2.– Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan adierazitako ondorioetarako, argitara eman zen I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresaren eskabidea jendaurrean jartzeko iragarkia, 2022ko abenduaren 20ko BAOn, 2022ko abenduaren 20ko EHAAn, eta 2022ko abenduaren 22ko Deia egunkarian.

3.– 2022ko abenduaren 21ean Bermeoko Udalari igorri zitzaion, eskatutako jarduketari buruzko iragarkia udaletxeko iragarki-oholean jar zezan, eta eskatu zitzaion onura publikoaren deklarazioa bidezkoa zen ala ez adierazteko eta, hala bazegokion, baldintza teknikoak ezartzeko.

4.– Arauzko epeen barruan, ez da aurkeztu baldintza teknikorik, ezta proiektuari buruzko alegaziorik ere.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Industria Administrazioko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza da espediente hori izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 23. artikuluak xedatutakoaren arabera.

Espediente hori izapidetzeko, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Industriari buruzko azaroaren 12ko 8/2004 Legean ezarritako preskripzioak bete dira.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikatu behar diren gainerakoak oinarritzat hartuta, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariak, hau

EBAZTEN DU:

1.– Aurretiko administrazio-baimena eta eraikuntzako administrazio-baimena ematea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari, eraberritze-proiektu honetarako: «STR Bermeo», 30/13 kV-ko banaketako transformazio-azpiestazioaren eraberritzea –30 kV-ko sistema trinkotzea eta FPL ekipoak muntatzea–, Bermeoko udal-mugartean (Bizkaia).

2.– Deklaratzea baimentzen den instalazio elektrikoa onura publikokoa dela. Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluak xedatutakoaren arabera, deklarazioak hauek dakartza berekin: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak eskuratu beharra, eta okupazioa, gainera, urgentziaz egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklaraziorako ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen hau ematen da 48/2020 Dekretuak xedatutakoaren arabera, eta baldintza orokor hauek kontuan hartuta:

1.– Obrak egiteko, onartutako proiektua bete behar da, kasu bakoitzean eskatu eta baimentzen diren aldaketak eginda.

2.– Martxan jartzeko epea hiru urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera.

3.– Lanak amaitutakoan, instalazioen titularrak Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman, eta abian jartzeko akta egiteko.

4.– Obrak egiteko behar diren udal- eta probintzia-eskumeneko baimenak edo lizentziak eta nahitaezkoak diren bestelakoak eragotzi eta alde batera utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

Bilbao, 2023ko otsailaren 8a.

Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala