Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2023ko otsailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
767

HUTS-ZUZENKETA, agindu honena: Agindua, 2022ko abenduaren 12koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, sartzeko hautaketa-prozesuak, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira agindu honetako bigarren eranskinean: Agindua, 2022ko abenduaren 12koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Kontu-hartzailetza - Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, sartzeko hautaketa-prozesuak, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan. Ebazpen hori 2022ko abenduaren 16an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (239. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2022/5405 (16/10) orrialdean, II.5.1.1. apartatuan,

hau dio:

«Bigarren ariketa: idatziz ebatzi beharko dira bi kasu praktiko, bata izaera juridikokoa eta bestea ekonomikoa, epaimahai kalifikatzaileak zehazten dituen Idazkaritza - Kontu-hartzailetzako eginkizunei buruzkoak (Diruzaintzakoak barne), gehienez 3 orduko epean, eta gai-zerrendako gaiekin lotuta egongo dira. Lege-testuak kontsultatu ahal izango dira, eta kalkulatzeko makina estandarrak eta zientifikoak erabili ahal izango dira, baina programagarriak edo finantzarioak ez direnak».

Baina hau esan behar du:

«Bigarren ariketa: idatziz ebatzi beharko dira bi kasu praktiko, epaimahai kalifikatzaileak zehazten dituen Kontuhartzailetza-Diruzaintza azpieskalako eginkizunei buruzkoak (Diruzaintzakoak barne), gehienez 3 orduko epean, eta gai-zerrendako gaiekin lotuta egongo dira. Lege-testuak kontsultatu ahal izango dira, eta kalkulatzeko makina estandarrak eta zientifikoak erabili ahal izango dira, baina programagarriak edo finantzarioak ez direnak».

2022/5405 (16/14) orrialdetik 2022/5405 (16/16) orrialdera bitartean akatsak aurkitu direnez, II.10.2. apartatuan, Oposizio-faseko gaiak, jarraian osorik argitaratzen da berriro:

«1. gaia.– 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituena: Toki-autonomia eta udalerrien eskumenak. Udalerrien antolaketa eta funtzionamendua. Ordezkarien estatutua.

2. gaia.– 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: Toki-autonomia eta udalerrien eskumenak. Udalerrien antolaketa eta funtzionamendua. Ordezkarien estatutua.

3. gaia.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

4. gaia.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena eta 3/2022 Legea, maiatzaren 12koa, Euskal Sektore Publikoarena.

5. gaia.– 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora: Atariko titulua; Lehenengo liburua; Bigarren liburua eta Bigarren, Hirugarren eta Laugarren xedapen gehigarriak.

6. gaia.– 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzeei buruzkoa.

7. gaia.– 2/2012 Lege Organikoa, apirilaren 27koa, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzkoa.

8. gaia.– Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen testu bategina (martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen).

9. gaia.– Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetako toki-ogasunak arautzen dituzten foru-arauak: 1/2021 Araugintzako Foru Dekretua, Foru Gobernu Kontseiluarena, irailaren 29koa, Arabako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauaren testu bategina onartzen duena. 9/2005 Foru Araua, abenduaren 16koa, Bizkaiko Toki Ogasunei buruzkoa. 11/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituena.

10. gaia.– Ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duen foru-araudia: 2/2021 Araugintzako Foru Dekretua, Foru Gobernu Kontseiluarena, irailaren 29koa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren foru arauaren testu bategina onartzen duena. 4/2016 Foru Araua, maiatzaren 18koa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzkoa. 12/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, Gipuzkoako Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzkoa. 6/1990 Foru Dekretua, otsailaren 20koa, uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauaren bidez onartutako Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kudeaketaren zenbait alderdi garatzen dituena.

11. gaia.– Ekonomia-jardueren gaineko zerga arautzen duen foru-araudia: 3/2021 Araugintzako Foru Dekretua, Foru Gobernu Kontseiluarena, irailaren 29koa, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren foru arauaren testu bategina onartzen duena. 2/1992 Foru Dekretu Arauemailea, martxoaren 17koa, Ekonomia Jardueren gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko 6/1989 Foru Arauaren testu bategina onartzen duena. 1/1993 Foru Dekretu Arauemailea, apirilaren 20koa, Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren testu bategina onartzen duena. 905/1991 Foru Dekretua, azaroaren 26koa, Diputatuen Kontseiluarena, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari buruzko uztailaren 19ko 43/1989 Foru Arauaren erregelamenduzko garapena onartzen duena. Bizkaiko Foru Aldundiaren 120/2010 Foru Dekretua, azaroaren 16koa, zeinaren bidez Ekonomia Jardueren gaineko Zerga kudeatzeko arauak ematen baitira. Gipuzkoako Foru Aldundiaren azaroaren 19ko 80/1991 Foru Dekretua, Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren kudeaketarekin lotutako zenbait alde arautzen dituena.

12. gaia.– Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen foru-araudia: 6/2021 Araugintzako Foru Dekretua, Foru Gobernu Kontseiluarena, irailaren 29koa, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren foru arauaren testu bategina onartzen duena. 7/1989 Foru Araua, ekainaren 30ekoa, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergari buruzkoa. 14/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzkoa.

13. gaia.– Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga arautzen duen foru-araudia: 5/2021 Araugintzako Foru Dekretua, Foru Gobernu Kontseiluarena, irailaren 29koa, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren foru arauaren testu bategina onartzen duena. 10/1989 Foru Araua, ekainaren 30ekoa, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergari buruzkoa. 15/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergarena.

14. gaia.– Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen foru-araudia. 4/2021 Araugintzako Foru Dekretua, Foru Gobernu Kontseiluarena, irailaren 29koa, Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zergaren foru arauaren testu bategina onartzen duena. 8/1989 Foru Araua, ekainaren 30ekoa, Hiri-lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzkoa. 16/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, Hiri-lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzkoa.

15. gaia.– 58/2003 Lege Orokorra, abenduaren 17koa, Tributuena.

16. gaia.– Lurralde historikoetako zergei buruzko foru-arau orokorrak: 6/2005 Foru Arau Orokorra, otsailaren 28koa, Arabako zergei buruzkoa. 2/2005 Foru Arau Orokorra, martxoaren 10ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko zergei buruzkoa. 2/2005 Foru Arau Orokorra, martxoaren 8koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zergei buruzkoa.

17. gaia.– EHA/3565/2008 Agindua, abenduaren 3koa, toki-entitateen aurrekontuen egitura onartzen duena.

18. gaia.– Lurralde historikoetako toki-entitateen aurrekontuei buruzko foru-arauak: 3/2004 Foru Araua, otsailaren 9koa, Arabako Lurralde Historikoko toki-entitateen aurrekontuei buruzkoa. 10/2003 Foru Araua, abenduaren 2koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko toki-entitateen aurrekontuei buruzkoa. 21/2003 Foru Araua, abenduaren 19koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki-entitateen aurrekontuei buruzkoa.

19. gaia.– Toki-entitateen kontabilitate-esparru erregulatzailea:

– EHA/4040/2004 Agindua, azaroaren 23koa, tokiko kontabilitatearen oinarrizko ereduaren jarraibidea onartzen duena.

– HAP/1781/2013 Agindua, irailaren 20koa, tokiko kontabilitatearen ohiko ereduaren jarraibidea onartzen duena.

– HAP/1782/2013 Agindua, irailaren 20koa, tokiko kontabilitatearen eredu sinplifikatuaren jarraibidea onartzen duena eta azaroaren 23ko EHA/4040/2004 Aginduaren bidez onartutako tokiko kontabilitatearen oinarrizko ereduaren jarraibidea aldatzen duena.

– HAC/836/2021 Agindua, uztailaren 9koa, tokiko sektore publikoko urteko kontu kontsolidatuak egiteko arauak onartzen dituena.

– 56/2015 Foru Dekretua, azaroaren 3ko Diputatuen Kontseiluarena, Arabako Lurralde Historikoko toki-entitateen kontabilitatearen arau-esparrua onartzen duena: 1. eranskina (Arabako toki-entitateen kontabilitateari buruzko jarraibidea), 2. eranskina (Toki-entitateen aurrekontu egitura) eta 3. eranskina (Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorra toki-administrazioari egokituta).

– 139/2015 Foru Dekretua, uztailaren 28koa, Bizkaiko Foru Aldundiarena, Bizkaiko toki-entitateen kontabilitatearen arau-esparrua onartzen duena. 1. eranskina (Bizkaiko toki-entitateen kontabilitateari buruzko jarraibidea), 2. eranskina (toki-entitateen aurrekontu-egitura) eta 3. eranskina (Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorra toki-administrazioari egokituta).

– 86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gipuzkoako toki-entitateen kontabilitatearen arau-esparrua ezartzen duena: 1. eranskina (Gipuzkoako toki-entitateen kontabilitateari buruzko jarraibidea), 2. eranskina (Toki-entitateen aurrekontu-egitura) eta 3. eranskina (Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorra toki-administrazioari egokituta).

20. gaia.– Euskararen erabilera Administrazio Publikoan Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan.

21. gaia.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzekoa eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzekoa: atariko titulua, I. eta II. tituluak.

22. gaia.– Informazio publikora irispidea izateko eskubidea. Datu pertsonalen babesa. 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Datuak babesteko printzipioak. Pertsonen eskubideak. Eskubide digitalak».


Azterketa dokumentala