Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2023ko otsailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
750

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 384/2022 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegira honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea bidaltzea xedatu du:

384/2022 prozedura laburtua. Prozedura horretan, izangai batek PLEAko zuzendari nagusiaren 2022ko urriaren 3ko Ebazpena errekurritzen du. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako eta udaltzaingo-zerbitzuetako oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko hautaketa-prozesuaz arduratzen den epaimahaiaren 2022ko uztailaren 21eko Erabakiaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Errekurritutako erabakiak oposizioaren bosgarren probaren behin betiko emaitzak argitaratu zituen.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, beren interes legitimoen alde ager daitezen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegian, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Arkauti, 2023ko otsailaren 2a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala