Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2023ko otsailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
746

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 13/2023 Oinarrizko Eskubideen prozeduran interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

13/2023 Oinarrizko Eskubideen prozedura jarri zuen Epaimahai Kalifikatzailearen 2022ko abenduaren 19ko akordioaren kontra, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren 2022ko uztailaren 14ko ebazpenak (2022ko uztailaren 26ko EHAA, 143. zk.) deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko Zerbitzuen Administrazio Bereziko Eskalan, Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko Zerbitzua, azpieskala operatiboa, suhiltzaile kategorian sartzeko hautaketa-prozesurako hautagai batek. Akordio horren bidez, hautaketa-prozedura horri buruz demandatzaileak aurkeztutako erreklamazio guztiak ezesten dira.

Espediente-zenbakia: AAP 023/2023.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2023ko otsailaren 1a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala