Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2023ko otsailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BASAURIKO UDALA
737

IRAGARKIA, Basauriko Udal Kultur Etxearen 2022ko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.

Basauriko Udal Kultur Etxearen 2022ko Enplegu Publikoaren Eskaintza argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (2022ko azaroaren 29ko BAO, 227. zenbakia). Eskaintza hori presidentearen 2022ko azaroaren 18ko Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Aipatutako Enplegu Publikoaren Eskaintzak aurreikusten du honako lanpostu hauek betetzea, sarrera askeko sistemaren bidez: argazkigintzako artista eta irakasle lanpostu 1 (C1), zentroko arduradun eta animatzaile lanpostu 1 (C1), liburutegiko laguntzaile lanpostu 1 (C1).

Hori guztia argitaratzen da Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legearen 24. artikulua betetzeko.

Basauri, 2023ko otsailaren 2a.

Basauriko Udal Kultur Etxeko presidentea,

MARIA LARRINAGA ARTETXE.


Azterketa dokumentala