Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2023ko otsailaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
646

IRAGARKIA; horren bidez jendaurrean jarri da «Abadiñoko udalerrian, Ibaizabal ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua» eta horren ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren 2023ko urtarrilaren 23ko Ebazpenaren bidez, hasieran onartu zen «Abadiñoko udalerrian, Ibaizabal ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua» eta Ingurumen-Inpaktuaren Azterlana.

Proiektuaren xedea da Ibaizabal eta Sarria ibaiak Abadiñotik igarotzean uholdeetatik babesteko obrak egitea. Ibaizabal ibaian, Astola poligonoaren eremuan, ibilgua ezkerreko ertzerantz eta eskuineko ertzerantz zabaltzeko proiektua egin da, 620 metroko tarte batean. Sarria ibaian, Ibaizabalekin bat egiten duen tokiaren eta Laubieta kalearen artean, 260 metroko ibilgu berri bat aurreikusten da, bai eta ibilgua eskuineko ertzerantz zabaltzea ere, 220 metroko luzeran.

Gainera, ibilgua 280 metro handitu da Trañapadura industrialdean, eta 345 metroko luzetarako defentsa diseinatu da ezkerraldean, trenbidearen zubitik ibaian gora.

Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin behar zaio proiektuari, eta Uraren Euskal Agentziako zuzendaria da hura onartzeko eskumena duen organoa. Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta behar duten proiektuak jendaurrean jarriko dira, horien ingurumen-inpaktuaren azterlanarekin batera.

Horretarako, jendaurrean jartzen dira proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana, hogeita hamar (30) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.

Obren proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana interesdunen eskura egongo dira haren webgunean (www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 23a.

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala