Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2023ko otsailaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
634

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 298/2022 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

298/2022 prozedura laburtua, zeinen bidez PLEAko zuzendari nagusiaren 2022ko irailaren 26ko ebazpena errekurritu du izangai batek. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen 2021eko abenduaren 27ko ebazpenaren bidez deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoen eta udaltzaingo-zerbitzuen oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko hautaketa-prozesuaz arduratzen den epaimahai kalifikatzaileak 2022ko uztailaren 21eko bilkuran hartutako erabakiaren betearazpena eteteko eskaera. Errekurritutako erabakian oposizioko bosgarren probaren behin betiko emaitzak argitaratu ziren.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2022ko azaroaren 24a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala