Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2023ko otsailaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
624

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariarena, zeinaren bidez aditzera ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoan sektore estrategikoetako, pertsonen zaintzako eta despopulazio-arriskuan dauden guneetako kualifikazio profesionalarekin lotutako biztanleria aktiboaren kualifikazio eta birkualifikazioko prestakuntzarako reskilling eta upskilling ekintzak garatzeko dirulaguntzen bigarren deialdian aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Biztanleria aktiboaren kualifikazio eta birkualifikazioko prestakuntzarako reskilling eta upskilling ekintzak garatzeko dirulaguntzen bigarren deialdiaren 12. artikuluak (2022-12-30eko EHAA), prozedura eta ebazpena arautzen dituenak, 3. apartatuan ezartzen du, eskabideak aztertu eta haien ebaluazioa egite aldera, ebaluazio-batzorde tekniko bat sortuko dela.

Hauek izango dira batzorde horretako kideak:

– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria.

– Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko arduraduna.

– Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko bi teknikari.

Aipatutako deialdiaren 12. artikuluaren arabera, ebaluazio-batzorde hori da aurkeztutako eskabideen ebazpen-proposamena egiteko arduraduna.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluak dioenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da dirulaguntza emateko proposamena egiteko ardura duten organoen osaera.

Hori guztia ikusirik, hau

EBAZTEN DUT:

Aditzera ematea ebazpen honetan aipatzen den deialdiaren 12. artikuluan aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera:

Batzordeburua:

– Juan Carlos Ibarrola Sáenz de Ugarte, Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria. Idazkaria.

Idazkaria:

– Amaia García Hierro, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

Bokal titularrak:

– Eduardo Campo Guillerna, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

– Veneranda Andrés Andrés, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

Ordezko bokalak:

– Olalla Torrontegui Vega, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

– Ernesto Castaño Martínez, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

Ebaluazio-batzordea balio osoz eratutzat joko da batzordeburua eta idazkaria (edo haien ordezkoak) eta gutxienez kideen erdiak bertaratzen direnean.

Batzordeburua ez badago, bokaletako bat izango da batzordeburu, arestian aipatutako hurrenkeran.

Idazkaria ez badago, bokaletako bat izango da batzordeburu, arestian aipatutako hurrenkeraren alderantzizkoan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 27a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria,

JUAN CARLOS IBARROLA SÁENZ DE UGARTE.


Azterketa dokumentala