Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2023ko otsailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
596

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 17koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita ekintzaileei laguntzeko laguntzak finantzatzera 2022ko ekitaldian bideratu den aurrekontu-kreditua agortu dela (deialdiaren IV. kapitulua).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2022ko ekainaren 22ko Ebazpenaren bidez, ekintzaileei laguntzeko 2022ko laguntzen deialdia (2022. urtea) argitaratu zen. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen, 2022ko ekainaren 21eko bileran (2022-07-04ko EHAA).

Deialdiaren 25.2 artikuluan ezartzen da eskabideak aztertzean aurkezteko hurrenkera hartuko dela kontuan, eta deialdian aurreikusitako eskakizunak eta baldintzak betetzen dituzten hurrenkera berean emango zaizkiela laguntzak. Artikulu horrek ezartzen du, halaber, aurrekontu-zuzkidura agortutakoan, egoera hori EHAAn argitaratuko dela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, eta geratzen diren eskaerei dirulaguntzak ukatuko zaizkiela.

Deialdiaren 2.2.c) artikuluan deialdi honi esleitutako kredituaren zenbateko osoa jakinarazten da.

Enpresa-jarduera bat hasi eta proiektua ezartzeko laguntza behar duten pertsonentzako laguntzetarako baliabide ekonomikoak agortu direnez (deialdiaren IV. kapitulua), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea enpresa-jarduera bat hasi eta proiektua ezartzeko laguntza behar duten pertsonentzako laguntzak finantzatze aldera 2022. urtean esleitu den aurrekontu-kreditua agortu dela 2022ko urriaren 28an. Espedientea 11k eta 32 minutuan aurkeztu da.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 17a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.


Azterketa dokumentala