Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2023ko otsailaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
593

IRAGARKIA, 870/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdunak epatzeari buruzkoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren Bigarren Sekzioan administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da, Gobernu Kontseiluaren 2022ko uztailaren 12ko Erabakiaren aurka. Hain zuzen, erabaki horren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren mahai sektorialak hartutako erabakia, Euskal Espetxeetako Administrazioan zerbitzuak ematen dituzten enplegatu publikoen zenbait alderdi espezifiko arautzen dituena. Errekurtsoa 870/2022 zenbakiko prozedura arrunteko izapideetan ari da izapidetzen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan xedatutakoa betez, prozeduran interesa duten hirugarren pertsona guztiak epatzen dira eta jakinarazten zaie aipatu prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Prozeduran interesa izan dezaketenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 30a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

JON ARTURO URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala