Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2023ko otsailaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
581

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko uztailaren 19koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Merkataritzako Bulego Teknikoen funtzionamendurako 2022ko eta 2023ko ekitaldirako laguntza-programa arautzen eta iragartzen duena (MBT 2022-2023).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak atzeman dira agindu honen argitalpenean: Agindua, 2022ko uztailaren 19koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Merkataritzako Bulego Teknikoen funtzionamendurako 2022ko eta 2023ko ekitaldirako laguntza-programa arautzen eta iragartzen duena (MBT 2022-2023) (2022ko abuztuaren 3ko EHAA, 149. zenbakia).

2022/3516 (51/18) orrialdean,

honela dioen tokian:

«b) Bigarren ordainketa, hots, emandako dirulaguntzaren % 10 erakunde onuradunak sei hilean behingo jarraipen-txostena aurkeztu ondoren ordainduko da, 19. artikuluaren e) puntuan ezarritakoaren arabera.»

honela esan behar du:

«b) Bigarren ordainketa, hots, emandako dirulaguntzaren % 10 erakunde onuradunak sei hilean behingo jarraipen-txostena aurkeztu ondoren ordainduko da, 19. artikuluaren d) puntuan ezarritakoaren arabera.»


Azterketa dokumentala