Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2023ko otsailaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
577

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 20koa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 15eko Aginduaren deialdia, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena eta 2022ko deialdia egiten duena.

Kontuan hartu da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 15eko Aginduaren bidez garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten toki-erakundeentzako 2022ko ekitaldirako dirulaguntza-deialdia egin zela.

Kontuan hartu da eskabideak aurkezteko epea 2022ko uztailaren 29an amaitu zela, eta 249 eskabide jaso zirela Eusko Jaurlaritzako Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan.

Kontuan hartu da organo-ebaluatzaileak, berariaz horretarako eratuta eta bat etorriz Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 15eko Aginduaren 15. artikuluarekin, dirulaguntza jasotzeko eskabideak aztertu eta ebaluatu dituela, eta dagokion ebazpen-proposamena egin duela. Ebazpen-proposamen horretan dago zehaztuta, esleipen-irizpideak betez eta aurrekontu-mugak gainditu gabe, aginduaren arabera zein proiektu diren dirulaguntza jasotzeko modukoak eta zenbateko dirulaguntza jaso dezaketen, bai eta zein proiektu ezetsi diren eta zergatik ere.

Kontuan hartu da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 15eko Aginduaren 18.2 artikuluaren arabera, ebazpenak jaso behar duela diruz lagundu ez ziren proiektuen lehentasun-hurrenkera, lehenik eta behin, aurrekontu-zuzkidurarik ez izateagatik, baldin eta onuradunek uko egingo balute, diruz lagundu ahal izateko.

Kontuan hartu da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 15eko Aginduaren 3.2 artikuluaren arabera, aipatutako jarduera-ildoren baterako esleitutako zenbatekoa agortzen ez bada (ez delako eskabide nahikorik aurkeztu edo aurkeztutako eskabideek ez dituztelako baldintzak bete), beste jarduera-ildo baterako esleitutako zenbatekoari gehitu ahal izango zaiola, bat etorriz, betiere, organo ebaluatzaileak horretarako egiten duen proposamenarekin.

Kontuan hartu da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 15eko Aginduaren 3.2 artikuluaren bigarren paragrafoaren arabera, 24. artikuluan aurreikusitako ordainketa bakoitzerako aurreikusitako ehunekoa alda daitekeela.

Kontuan hartu da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 15eko Aginduaren 3.2 artikuluaren hirugarren paragrafoaren arabera, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez onartuko dela beste jarduera-ildo bati esleitutako zenbatekoa handitzea eta, hala badagokio, 24. artikuluan jasotako ordainketa-aurrerakinetarako aurreikusitako ehunekoak aldatzea, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen ebazpena eman aurretik.

Kontuan hartu da, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2022ko azaroaren 14ko Ebazpenaren bidez handitu egin dela natura-ondarearen eta ekonomia zirkularraren lerroen aurrekontu-zuzkidura, eta aldatu egin direla, halaber, ordainketa-aurrerakinen ehunekoak.

Kontuan hartu da ez dela agortu hasieran aurreikusitako aurrekontu-zuzkidura tokiko ekoberrikuntzaren, iraunkortasunerako hezkuntzaren eta asteklimaren ildoetan, eta organo ebaluatzaileak erabaki duela soberakin hori erabiltzea lurzoru poluituen eta lurzoruaren babesaren, klima-aldaketaren, natura-ondarearen eta ekonomia zirkularraren ildoen aurrekontu-zuzkidura handitzeko.

Kontuan hartu da, aurrekontu-zuzkidura doitu ostean, aurrekontu-zuzkidura nahikoa dagoela lurzoru kutsatuen lerroko eta lurzorua babesteko eta ekonomia zirkularreko lerroko proiektu subentzionagarri guztien zenbatekoa diruz laguntzeko. Klima-aldaketaren lerroan, 62 puntu edo gehiago lortu dituzten proiektuak laguntzeko baino ez da heltzen. Natura-ondarearen lerroan, 75,6 puntu edo gehiago lortu dituzten proiektuak laguntzeko baino ez da heltzen.

Kontuan hartu da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 15eko Aginduaren 12. artikuluaren arabera, dokumentazioa zuzentzeko eskatu zaiela 11. artikuluan aurreikusitako agiriak aurkeztu ez dituzten erakundeei, edota 2.2 artikuluan adierazitako baldintzak edo aipatutako aginduan ezarritako bestelako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ez dutenei. Amaitu da dokumentazioan eginiko hutsak zuzentzeko epea, eta ez da eskatutako dokumentaziorik aurkeztu; hortaz, ulertzen da II. eranskinean agertzen diren erakundeek atzera egin dutela eskaeran.

Kontuan hartu da Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuak duela eskumena behin betiko erabakitzeko nori eman dirulaguntza eta zenbateko dirulaguntza eman, bat etorriz Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 15eko Aginduaren 18. artikuluan xedatutakoarekin.

Kontuan hartu da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 15eko Aginduaren 17. artikuluaren arabera, bertan araututako laguntzak, jasangarritasunerako hezkuntzaren lerrokoak izan ezik, norgehiagoka-prozeduraren bidez emango direla, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 51.4 artikuluan.

Xedapen hauek ikusi dira: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 15eko Agindua, zeinaren bidez ezartzen baitira garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak, eta egiten baita 2022ko deialdia; Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena; otsailaren 23ko 68/2021 Dekretua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea, baita aplikatzekoak diren gainerako arauak ere. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Dirulaguntza ematea ebazpen honen I. eranskinean adierazitako erakundeei, bertan zehazten diren proiektuetarako eta zenbatekoetan.

Bigarrena.– Dirulaguntzak xedapen hauen arabera ordainduko dira: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 15eko Aginduaren 24. artikulua, eta Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2022ko azaroaren 14ko Ebazpena, zeinaren bidez aldatzen baitira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 15eko Aginduaren 24. artikuluan aurreikusitako ordainketa-aurrerakinen ehunekoak.

Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren, klima-aldaketaren, natura-ondarearen eta ekonomia zirkularraren ildoetan, lehen eta bigarren aurrerakinaren ehunekoak handitu dira, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 15eko Aginduan aurreikusitako % 33tik aurrekontu-aplikazioetako aldaketen ondoriozko % 37,21era.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean argitaratzea ezetsitako dirulaguntza-eskabideen zerrenda.

Laugarrena.– Bat etorriz Ingurumen, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 15eko Aginduaren 12.1 artikuluan ezarritakoarekin, dirulaguntzak ukatzea ebazpen honen III. eranskinean jasotako erakundeei, bertan zehazten diren arrazoiengatik.

Bosgarrena.– IV. eranskinean ezartzea aurrekontu-zuzkidura faltagatik hasiera batean dirulaguntzarik jaso ez duten proiektuen hurrenkera, I. eranskinean jasotako erakunde onuradunek uko eginez gero, dirulaguntza jasotzeko aukera izan dezaten.

Seigarrena.– Ebazpen honen bidez ematen diren dirulaguntzen zenbatekoaren lehen ordainketa egiteko agintzea, ebazpenaren I. eranskinean zerrendatzen diren erakunde onuradunei.

Dirulaguntzaren ondorengo ordainketak egiteko, berriz, onuradunak agiri bidez egiaztatu beharko du Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 15eko Aginduaren 23. eta 24. artikuluetan ezarritako baldintzak bete dituela.

Halaber, agindu horren 20. artikuluan datozen obligazioak ere bete beharko dituzte onuradunek.

Zazpigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, interesdunei horren berri emateko, bat etorriz Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 15eko Aginduaren 18.1 artikuluan xedatuarekin, eta, era berean, dirulaguntzak emateko prozedura orok bete behar duen publikotasun-printzipioa betetzeko.

Zortzigarrena.– Baldintza-orriak banan-banan denei jakinaraz dakien agintzea, hala badagokio, diruz lagundutako proiektuak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 15eko Aginduaren 19. artikuluaren arabera gauza daitezen.

Bederatzigarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta, beraz, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, jakinarazpena egiten denetik aurrera hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 20a.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

AMAIA BARREDO MARTÍN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala