Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2023ko otsailaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BARAKALDOKO UDALA
564

IRAGARKIA, Serralta 21 egikaritze-unitatearen zonako plan espezifikoa onartu aurretik jendaurrean jartzeko izapideari buruzkoa.

Alkatetzaren urtarrilaren 5eko 162/2023 Dekretuaren bidez ebatzi da, behin betiko onartu aurretik, jendaurrean jartzea Serralta 21 egikaritze-unitatearen eremuko Zonako Plan Espezifikoa onartzeko espedientea, eta, ondorioz, AAC Centro de Acústica Aplicada SL enpresak, Serralta UE21-Parkeko Kontzertazio Batzordearen izenean eta ordezkaritzan, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 46. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako egin duen Babes Akustiko Bereziko Eremuari lotutako Zonako Plan Orokorraren (ZPAE 4) aldaketa, Udaleko Zerbitzu Teknikoek (Jarduera) 2022ko abenduaren 7an eta Ingurumen eta Osasuneko Zerbitzu Juridiko Administratiboko buruak 2023ko urtarrilaren 3an egindako txostenetan azaldutako oharrak alde batera utzi gabe.

Horretarako, iragarki hau udaletxeko iragarki-taulan, udal webgunean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, eta dokumentazioa interesdunen eskura egongo da lehenengo iragarkia aldizkari ofizialetan jarri zen egunetik azkeneko iragarkia jarri eta hilabete igaro arte, eta jendearentzako harrera orduetan aztertu ahal izango da Udaletxeko Ingurumen, Osasun eta Kontsumo Arloko Lege eta Administrazio Zerbitzuan. Era berean, jendaurreko informazio-aldian, erreferentziako espedientea udalaren egoitza elektronikoan ere egongo da eskuragarri (www.barakaldo.eus).

Barakaldo, 2023ko urtarrilaren 13a.

Alkatea,

AMAIA DEL CAMPO BERASATEGUI.


Azterketa dokumentala