Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2023ko otsailaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
559

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 25ekoa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez aldatzen baita Arabako Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerketako Batzorde Etikoaren osaera.

Arabako Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerketako Batzorde Etikoaren kideak aldatzeko eskabidea jaso denez eta 1994ko irailaren 28ko Aginduan xedatutakoaren arabera, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 8.2.d) artikuluak esleitutako egitekoak betez, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Batzordekideak aldatzea eta pertsona hauek batzorde horretako kideak direla baiestea:

Batzordeburua:

Guillermo Alcalde Bezhold jauna. Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna. Nefrologiako espezialista.

Batzordeburuordea:

Iciar Alfonso Farnós andrea. Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna. Farmakologia Klinikoko espezialista.

Idazkaria:

José Medrano Laporte jauna, Barne Medikuntzako eta Medikuntza Intentsiboko mediku espezialista.

Bokalak:

María Teresa Audicana Berasategui andrea, Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna. Alergologiako espezialista.

Ainhoa Alvarez Ruiz de Larrinaga andrea. Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna. Loaren Unitate Funtzionaleko espezialista.

Marianela Hernández López andrea. Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna. Medikuntza Intentsiboko espezialista.

Estíbaliz Cristóbal Domínguez andrea. Erizaintzako diplomaduna. Ikerketa Erizaintzako gainbegiralea.

Javier Martínez Gorostiaga jauna. Farmaziako doktorea. Ospitaleko Farmaziako espezialista.

Iñaki Zorrilla Martinez jauna. Psikiatriako espezialista.

Carlos Martínez Martínez jauna. Farmaziako lizentziaduna. Ospitaleko Farmaziako espezialista.

Iratxe Salcedo Pacheco andrea. Medikuntzako lizentziaduna. Pediatriako espezialista.

Miguel Angel Morán Rodriguez jauna. Medikuntza eta Kirurgiako doktorea. Barne Medikuntzako espezialista.

Iñigo de Miguel Beriain jauna. Zuzenbideko doktorea. Datu-babesaren arloko aditua.

Vidal Valmala Elguea jauna. Ingeles Filologiako lizentziaduna eta Ingeles Filologiako doktorea.

2.– Berrestea Osasuneko sailburuordearen 2020ko abenduaren 28ko Ebazpenean ezarritakoarekin bat emandako akreditazioa; ebazpen hori 2021eko urtarrilaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (12. zk.).

3.– Batzordearen osaeran beste aldaketaren bat gertatuz gero, Arabako Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerketako Batzorde Etikoak berriro ere batzordea aldatzeko eskatu beharko du, hilabeteko aurrerapenarekin.

4.– Halaber, Arabako Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerketako Batzorde Etikoaren betekizun eta inguruabarretan aldaketaren bat izanez gero, Osasuneko sailburuordeari horren berri eman beharko zaio, hilabeteko epean, aldaketa gertatzen denetik hasita, hala xedatuta baitago 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan.

5.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuari, bat etorriz Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 25a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.


Azterketa dokumentala