Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2023ko otsailaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
548

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 19koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2023ko ekitaldirako deialdia, Ikerketa eta garapenerako zeharkako trakzio-proiektu kolaboratiboak diseinatzeko laguntza-programarena.

Urriaren 11ko 118/2022 Dekretuak Ikerketa eta garapenerako zeharkako trakzio- proiektu kolaboratiboak diseinatzeko laguntzak arautzen ditu, ZTBP Euskadi 2030eko Zeharkako Trakzio Ekimenen esparruan.

Deialdi hau Lehendakaritzaren 2023rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan sartzen da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatutakoa betez.

Dekretu horren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da 2023ko ekitaldirako laguntzen deialdi publikoa egitea. Deialdi hori Lehendakaritzako idazkari nagusiak egin behar du, ebazpen baten bidez.

Ondorioz, eta Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 5/2021 Dekretuak ematen dizkidan eskumenekin bat etorriz,

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Laguntzen xedea.

Ebazpen honen xedea da urriaren 11ko 118/2022 Dekretuan ezarritako laguntzen 2023ko deialdia egitea. Dekretu horren bidez, ikerketa eta garapenerako zeharkako trakzio-proiektu kolaboratiboak diseinatzeko laguntzak arautzen dira, zahartze osasuntsuko, mugikortasun elektrikoko eta ekonomia zirkularreko zeharkako trakzio ekimenen esparruan.

2. artikulua.– Diru-zuzkidura.

Deialdiko laguntzak finantzatzeko 1.200.000 euro bideratuko dira, Lehendakaritzako Berrikuntza Funtsetik, eta kopuru hori zati berdinetan banatuko da zeharkako trakzio ekimenei dagozkien eta diruz lagunduko diren hiru lerroen artean:

a) Zahartze Osasuntsua: 400.000 euro.

b) Mugikortasun Elektrikoa: 400.000 euro.

c) Ekonomia Zirkularra: 400.000 euro.

3. artikulua.– Ebaluazio-organoen osaera.

1.– Urriaren 11ko 118/2022 Dekretuaren 11. artikuluan ezarritakoaren arabera, hiru ebaluazio-organo ezartzen dira, zahartze osasuntsuaren, mugikortasun elektrikoaren eta ekonomia zirkularraren arloko zeharkako trakzio ekimen bakoitzerako bat.

2.– Hiru ebaluazio-organoetako burua Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako komisionatua izango da, Cristina Uriarte Toledo.

3.– Ebaluazio-organoetako kideak dira:

a) Zahartze Osasuntsua: Osasun Sailburuordetzaren bi ordezkari: Maria Ángeles Ibarrondo Unamunzaga eta Jose Antonio de la Rica Giménez; Bioef fundazioaren ordezkari bat, Lorea Mendoza Arteche; eta Lehendakaritzaren ordezkari bat, José Carlos Peña Hernández, idazkari-lanak egingo dituena.

b) Mugikortasun Elektrikoa: Industria Sailburuordetzaren ordezkari bat, Ana Belén Camacho Vera, eta Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzaren ordezkari bat, Alberto Fernández González; SPRI Taldearen ordezkari bat, Cristina Oyon Echeverria; EEEren ordezkari bat, Javier Marqués González; eta Lehendakaritzaren ordezkari bat, José Carlos Peña Hernández, idazkari-lanak egingo dituena.

c) Ekonomia Zirkularra: Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzaren ordezkari bat, Alberto Fernández González, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren ordezkari bat, Javier Aguirre Orcajo; Spri Taldearen ordezkari gisa, Cristina Oyon Echeverria; Ihoberen ordezkari gisa, Ander Elgorriaga Kunze; eta Lehendakaritzaren ordezkari gisa, José Carlos Peña Hernández, idazkari-lanak egingo dituena.

4. artikulua.– Eskabidea eta epea.

1.– Eskabidea bitarteko elektronikoen bidez egin beharko da, urriaren 11ko 118/2022 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, jarraian adierazten den Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez:

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1214601

2.– Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta 2023ko apirilaren 21ean amaituko da.

5. artikulua.– Izapidetze elektronikoa.

1.– Erakunde interesdunek prozedura honen izapide guztiak bitarteko elektronikoak erabiliz eskatu, kontsultatu eta egin beharko dituzte, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

2.– Eskaera egin ondorengo izapideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egingo dira (www.euskadi.eus), helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta, baita eskaera onesten edo ezesten duen ebazpenaren jakinarazpena ere. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 43. artikuluan araututakoaren arabera egingo da jakinarazpena.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sortuko ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lehendakaritzaren idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 19a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala