Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2023ko otsailaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
540

AGINDUA, 2023ko urtarrilaren 25ekoa, Osasuneko sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.

Administrazio eta Finantziazio Sanitarioko Sailburuordetzan hutsik dago goi-kargudunaren idazkari lanpostua (520010 kodea, 192 dotazioa), bat etorriz Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c artikuluan xedatutakoarekin eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena emanda aldez aurretik, eranskinean zehaztutako lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egitea erabaki du sail honek, honako oinarri hauekin, betiere:

OINARRIAK

Lehenengoa.– Eranskinean eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete agindu honen bidez iragartzen den lanpostua.

Bigarrena.– Izangaiek Osasun Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorreko Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, eta bertan euren datu pertsonalak eta gaur egun duten destinoa zehaztu beharko dute. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Lehiatzaileek, idazkiarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, datu hauek jasoko dituena:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketen eta ikastaroen berri, dakizkien hizkuntzak eta izangaiaren ustez adierazgarri izan daitezkeen bestelako merituak.

Eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

Laugarrena.– Deialdi honen ebazpena Osasuneko sailburuaren aginduz izango da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, haren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 25a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostua:

– Izena: Goi-kargudunaren idazkaria (520010 kodea, 192 dotazioa).

– Lekua: Administrazio eta Finantziazio Sanitarioko Sailburuordetza.

– Lantokia: Vitoria-Gasteiz.

– Kidegoa: C1 edo C2.

– Destino-osagarriaren maila: 18.

– Berariazko osagarria: VI-A.

– Hizkuntza-eskakizuna: 2.

– Derrigortasun-data: 2017-03-31.

Lanpostuan aritzeko eskakizunak:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko karrerako funtzionarioa izanik, jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

– Administrari laguntzaileen eskala edo administrarien eskalakoa izatea.

– Adierazitako kidegoetako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara –eta, horrela, jarduneko zerbitzura itzuli– baldin eta derrigorrezko eszedentzian, beste administrazio publikoren baten zerbitzuak eskaintzen, suspentso egoeran edo borondatezko eszedentzian badaude. Baina, horretarako, egoera horientzako ezarritako epea beteta eduki behar dute.


Azterketa dokumentala