Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2023ko otsailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
538

IRAGARKIA, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Gipuzkoan, Gabiria eta Mutiloa udalerrietan, Troiako meategiko antzuen putzua ixteko eta ingurumena berreskuratzeko proiektua, Asfaltos Urretxu SAk sustatuta.

Erauzketa-industrien hondakinak kudeatzeari eta meatze-jarduerek eragindako espazioa babestu eta birgaitzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuak 6. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da aipatutako proiektua. Hona hemen proiektuaren datuak:

a) Asfaltos Urretxu SAk baimena eskatu du Gipuzkoako Troiako meategiko antzuen putzua ixteko eta ingurumena berreskuratzeko proiektua gauzatzeko, Gabiria eta Mutiloa udalerrietan (Gipuzkoa).

b) Prozedura ebazteko eskumena Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarena da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren arabera. (2021eko martxoaren 5eko EHAA, 47. zenbakia). Egintza hori behin betikoa da, eta dagozkion errekurtsoak jarri ahal izango dira haren aurka.

c) Jendaurrean jartzen den dokumentazioa interesdunen eskura egongo da 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera:

– Eusko Jaurlaritzaren web-orri honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/

d) Interesdunen parte-hartzeari buruzko alegazioak eta oharrak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzara bidali beharko dira, organo hori baita prozedura ebazteko eskumena duen funtsezko organoa. Alegazioak eta oharrak iragarki honen c) letran adierazitako epean egin ahal izango dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren lekuetan.

Donostia, 2023ko urtarrilaren 9a.

Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

AGUSTIN AROSTEGI ARTETXE.


Azterketa dokumentala