Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2023ko otsailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
526

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 23koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita Piaspe parke eolikorako administrazio-baimena eskatzeko lehia-prozedura, Azpeitia, Errezil eta Zestoako udal-mugarteetan (Gipuzkoa).

Espediente-zk.: 20-GEY-2022-00010.

AURREKARIAK

1.– 2022ko irailaren 23an, Desarrollos Renovables Iberia Pi SLU enpresak aurretiazko administrazio-baimena eskatu zuen Piaspe parke eolikoa proiekturako, Azpeitia, Errezil eta Zestoako udal-mugarteetan (Gipuzkoa).

2.– Maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eskaera hori jendaurrean jarri zen, lehian egindako eskabide posible baten ondorioetarako, eta iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko azaroaren 8an, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2022ko azaroaren 8an.

3.– Arauz aurreikusitako epean ez da lehiarako baimen-eskaera gehigarririk aurkeztu.

OINARRI JURIDIKOAK

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan energia elektrikoa ekoizteko parke eolikoak eraikitzeko, aurretiazko administrazio-baimena eskuratu behar dela ezartzen dute Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 21. artikuluak, Energia elektrikoaren garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 115. artikuluak eta Parke eolikoen bidez energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duen maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak.

2.– Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariak, 115/2002 Dekretuan emandako ahalmenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Desarrollos Renovables Iberia Pi SLU enpresak Piaspe Parke Eolikorako aurkeztutako aurreproiektua hautatzea, Azpeitia, Errezil eta Zestoako udal-mugarteetan (Gipuzkoa); izan ere, aurkeztu den bakarra izan da.

Bigarrena.– SEI hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, Desarrollos Renovables Iberia Pi SLU enpresak aurretiazko administrazio-baimena izapidetzeko 115/2002 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz, betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 23a.

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.


Azterketa dokumentala