Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2023ko urtarrilaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
510

IRAGARKIA, 2023ko urtarrilaren 17koa, Arabako Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzarena; horren bidez, «13.2 kV-ko "Oyón-Casablanca" aireko linearen 103. euskarriaren eta 13.2 kV-ko "Laguardia-El Villar" aireko linearen 560. euskarriaren arteko loturaren 13.2 kV-ko zirkuitu bakarreko aireko linea, Lantziego (Araba) udalerrian» izeneko proiektuaren (espedientea: 01-AT-Y-2020-40/01-AT-Z-2022-48) gaineko nahitaezko desjabetze-espedientearen eragina duten lurzatien zerrenda argitaratzen da, erakunde onuradunaren prezio-orria onartu eta baztertzeko banakako jakinarazpena egin ezin izan zaien titularrei jakinarazte aldera.

Jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren ez denez lortu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da «13.2 kV-ko "Oyón-Casablanca" aireko linearen 103. euskarriaren eta 13.2 kV-ko "Laguardia-El Villar" aireko linearen 560. euskarriaren arteko loturaren 13.2 kV-ko zirkuitu bakarreko aireko linea, Lantziego (Araba) udalerrian» izeneko proiektuaren eragina duten lurzatien zerrenda, lurzati horien titularrei erakunde onuradunaren prezio-orria jakinarazte aldera, nahitaezko desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 29. eta 30. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Proiektuaren onura publikoaren deklarazioa Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Arabako lurralde-ordezkariaren 2021eko maiatzaren 5eko ebazpenaren bidez egin zen, 2021eko martxoaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratuta (63. zenbakia).

Interesdunek Arabako Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritzan ikusi ahal izango dute espedientea (Samaniego kalea 2, 01008, Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 17a.

Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,

PEDRO RODRIGUEZ DIAZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala